-
-
2.871 m
1.328 m
0
6,2
12
24,75 km

Bisitak 1033, kokapena 18

Nondik gertu Saas-Fee, Canton du Valais (Switzerland)

Saas Fee – Pass Moro - Macugnaga (25-7-2016)

Saas Fe herritik abiatu gara Saas-Almagellera , pista laburra eta aldapaz behera, behin egonda herri honetan bidea erreka baten albotik doa heldu arte Mattamark urtegira, adi egon behar da Alpe Eiu inguruan, hemen hartun behar da ezkerretara baina gure errakuntza bat izanda eskumara egitea bide sendo batetik eta errakuntza honen ondorioa izan da egin beharra izan dogula km. pare bi errepide batetik.

Zeharkatu dogu urtegia ezkerretik doan bide batetik eta atzean utzi dogunean urtegia sartu gara mendiko bide zidor baten eta orain bai hasi garela ibilaldi honen lehenengo aldapa egiten, bidea oso ondo dago heldu arte hatxaraino (2500m) eta hemendik aurrera hatxetan egindako bide batetik igoera polita , batzuetan ur dariola, beste batzuetan edurraren azkenengo aztarnak..eta halako baten dona baten irudian lepoaren gainean, hau da Moropass lekua, sartu gara Italian, seguraski ikuspegi ederra baina izugarrizko behelainoa sartu yazku eta jarraian euria zaparradak; eskerrak hantxe bertan dagoela aterpe bat eta teleferikoa doana zuzenean Macugnaga.

Horrela eta guztiz gutariko batzuk ausartu dira jeitsiera osoa oinez egiten.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau