Koordenatuak 129

Fecha de subida 5 de marzo de 2017

Fecha de realización marzo 2017

-
-
195 m
25 m
0
1,0
2,0
3,99 km

Bisitak 927, kokapena 4

Nondik gertu Ereñotzu, País Vasco (España)

Hernani eta Goizueta herriak lotzen dituen GI-3410 errepidearen 5,6 kilometroan dagoen Ereñotzu auzoan emango diogu hasiera ibilbide honi.
San Antonio baselizatik abiatu eta errepidean zehar emango ditugu lehen urratsak. Berehala, Txilibita baserri ederra ikusiko dugu. Ereñotzu du berezko izena baserriak baina "Txilibita" izenez da ezaguna. Hamabosgarren mendeko baserri dotorea da Ereñotzu. Txilibita gisa ezagutzen dute askok, baserriko aitonaren omenez hartu zuen ezizena baita. Aitonak txilibitua jotzen zuelako darama izen hori.
Urumea ibaia zeharkatzen duen zubi estua gurutzatu eta Fagollagaraino hedatzen den pista zabalean zehar Fagollagako uharka ikusi ahal izango dugu. 1940an industria erreka ertzean kokatzen hasi zen heinean Urumea ibaira isurtzen zituzten hondakinak direla eta, ibaiaren ur-kalitatea asko jaitsi zen eta ez zegoen ia bizirik bertan. 1970etik aurrera, aldiz, ur araztegien agertzearekin gauzak aldatzen joan ziren eta egun, izokina bezalako arrainak ikus daitezke Urumean. Fagollagakoa bezalako uharkak oztopo handia dira arrainentzako, hau dela eta, arrainak presa zeharkatzeko “eskala” izenekoak eraikitzen dira hauetan. Zubirantz jarraituko dugu eta hau zeharkatzean Aingureen Errege Fabrikaren aurriak ikusi ahal izango ditugu.

Urumea ibaiaren ertzetan, ibaiko ura baliatuz eta mendietako zuhaitzen aberastasuna ustiatuz, hainbat burdinola ezarri zituzten, eta, mendetako garapenaren ondorioz, Hernaniko Ainguren Errege Fabrika sortu zuten Fagollagan, 1751. urtean, hain zuzen ere gaurko egunera arte garatuko zen industria-bokazioaren hazia. 1857 urte arte martxan egon zen. Bertan itsasontzi handientzako aingura handiak egiten zituzten. Ondoren, urte batzuetan zehar, zementu-fabrika moduan erabili zen.
Urumea ibaitik aldenduko gara segidan eta bide balizatutik maldan gora segituz Larre-gain sagardotegira igoko gara. Txotx boladan irekita dagoen sagardotegia da eta aspaldidanik ezagutzen du sagardoaren elaborazioaren mundua; sagardoa kontsumo propiorako ekoizten zen garaitik, hain zuzen. Abiapuntura itzultzeko, bide-seinaleek erakusten diguten norabidean Ereñotzu auzoraino erraz jaitsiko gara.
  • argazkia Ereñotzu
Ereñotzu
  • argazkia Txilibita baserria
Txilibita baserria
  • argazkia Urumea ibaia
Urumea ibaia
  • argazkia Zubia
Zubia
  • argazkia Ainguren Errege Fabrika
Ainguren Errege Fabrika
  • argazkia Fagollaga
Fagollaga
  • argazkia Larre-gain sagardotegia
Larre-gain sagardotegia

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta