Zuazua
12 1 9

Tiempo en movimiento  2 ordu 31 minutu

Denbora  2 ordu 38 minutu

Koordenatuak 1292

Fecha de subida 5 de mayo de 2019

Fecha de realización mayo 2019

-
-
1.024 m
310 m
0
1,9
3,9
7,76 km

Bisitak 19, kokapena 2

Nondik gertu Sagasta, País Vasco (España)

Ailluitzeko ekialdeko aurpegitik igoko gara. Ez dago bide zehatzik, hasierako herenean ahuntzen bideak jarraituko ditugu, bigarren herenean bedar eta arroka tartetik ibiliko gara eta hirugarren herenean, erdi eskalatzen, arrokatik gora egingo dugu.
Ez da eskalatzeko materialik behar eta erraz igotzen da, zailtasun handirik gabe baina nahiko bertikala da eta tentuz joan behar gara.
Esan dudan bezala igoera oso bertikala da beraz arreta jarri edozein tartetan, belarretatik goazenean ere.
Igoera berri bat, mendia ondo ezagutu eta forman dagoenarentzat.
Ez dut gomendatzen egun heze edo bustietarako.
Behin Alluitz puntan gaudenean Larranoruntz joko dugu, Deabruaren zubitik.
Deabruaren zubia pasatu ondoren zati baten tontor-tontorretik joan beharrean ezker aldetik botako dugu, laburragoa da. Nahi duenak tontor gainetik egin dezake.
Larranora heltzean beheruntz bota behar dugu marra zuri-horien bide zidorra bilatu arte. Bidezka honek beheko partean dagoen pagadi batera era eramango gaitu eta bertotik Abadiñoko Sagasta auzora zuzenean.
Agertzen den denbora geldiuneak barne da.
Disfrutatu.
Alluitz punta
Alluitzetik Deabruaren zubira
Deabruaren zubia igaro ondoren
Larrano

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta