-
-
180 m
-27 m
0
5,9
12
23,59 km

Bisitak 435, kokapena 5

Nondik gertu Guéthary, Aquitaine-Limousin-Poitou-Charentes (France)

Donibane Lohitzune - Sara

Donibane Lohizune Lapurdiko mendebaldeko udalerri bat da, Bizkaiko golkoko itsasertzean eta Donibane Lohizuneko badian kokatua, Donibane Lohizuneko kantonamenduan. Baionatik 23 bat kilometrora dago, probintziako mendebaldean. Udatiarren egonleku ezaguna da.

Zalantzarik gabe, Lapurdiko kostal­dean identitate euskalduna hobekien gorde duen herria da.

Donibane Lohizune Urdazuri ibaiaren amaieran dago, Zokoa eta Zibururekin batera Donibane Lohizuneko badia turistiko garrantzitsua osatuz.

Hiriaren historia itsasoari eta Done Jakue bideari lotua izan da. Erdi Aroan Santiago bidea egiten zuten erromesen ospitale zen Donibane Lohizune.

Donibane Lohizune XII. mendearen hasierako dokumentuetan agertzen da. Herrigunearen hastapenak arrantzari lotuak izan zirela uste dute askok, baina garai haietan jarduera nagusi nekazaritza zuten .

Nafarroako erregearen tropek Donibaneko parrokia‑eliza hartu zutenean, 1245ean, nekazaritza soilik aipatu zuten. Etxe dotoreak eta nekazaritza‑etxeak barrual­deko auzoetan zeuden: Akotz, Jalday, Fagonda, Urthaburu, Fagozu. Horrenbestez, itsasoari lotutako jardueren berririk ez dugu.

XIII. menderako hirigune komertzial garrantzitsua zen, bertoko portua kortsario bilgunea zen eta Bizkaiko golkoa ikuskatu eta balearen arrantzan zebiltzan ontziak irteten ziren bertatik. XV. mendean euskal arrantzaleek Ternuako lehen kostaldeak aurkitu zituzten, eta balearen arrantzak izena eta aberastasuna eman zizkion Donibane-Lohizune.

Iturria: Wikipedia

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta