Denbora  4 ordu 40 minutu

Koordenatuak 1739

Fecha de subida 24 de marzo de 2016

Fecha de realización marzo 2016

-
-
1.123 m
372 m
0
2,8
5,5
11,03 km

Bisitak 286, kokapena 3

Nondik gertu Eguíllor, Navarra (España)

Egillor herritik abiatu eta gertu dagoen ur-araztegi aldera zuzendu ditugu gure urratsak. GR 220aren (Iruñeko arroaren itzulia) seinale zurigorriek ia tontorreraino eramango gaituzte. Aldapan gora, San Cristobal ermitaren hondarren ondora igoko gara. Ur-putzu batzuen ondotik pasa eta ehunka urte dituzten haritz itzelez inguraturik, bidean barna altuera erraz irabazi dugu. Konturatu orduko, hariztia atzean utzi eta gertuago ikusi dugu Saldiseko gailurreriaren profila. Ur-putzu handi baten ondora iristean Mortxeko gailurrerantz zuzen jo dugu. Pinu artean tarte batez ibili eta gero, alanbrezko hesia gainditu eta berehala iritsi gara Mortxeko tontorrean dauden erpin geodesiko eta postontziaren ondora.
Mokadu bat jaten dugun bitartean, Olloranako ikuspegi paregabeaz gozatu dugu, eserita eta lasai. Tontorrari bizkarra eman eta erraz galdu dugu altuera Saldiseko tontorrera iristeko. Puntu honetan, bide jakinik gabe, zuzen jaisten hasi gara behean ikusi dugun Saldise herrirantz. Aldapa pikoa poliki jaitsi dugu eta herrira iristean, Olloranako ibilbidearen (PR-Na 170), seinale zuri eta horiak izan ditugu gidari. Pista zabala eta laua, baina zikina oso, abereek zapaldu eta lokaztua. Aurrera segi eta gertu ikusi dugu Garañoko gaztelua dagoen muinoa. Ez zaigu erraza suertatu bertaratzea, pare bat aldiz alanbrezko hesia gainditu behar izan dugu gaztelura igotzeko azken aldapari ekin aurretik.
Hemen duzue gazteluari buruzko informazio laburra: Gaztelua Astorga-Bordele erromatar galtzadaren ondoan zegoen, bide nagusi baten bazterrean, beraz. Horretaz gain, gertuko bidegurutze batean, Ollo, Goñi eta Andia-Urbasarako bidea hasten zen. Egillor-Saldise bidea, berriz, hegoaldean dagoen mendatetik zihoan. Bide horiek abelbide ere bazirela du agiriren batek. Iparraldera, Oskia mendi zintzurrak mugatzen du harana, eta Orarregi gazteluaren mendia ere han dago. Goialdetik, Iruñerria ere ikusten da. Bide horiek zaintzeaz gain, beste egiteko bat ere bazuen gazteluak lehen milurtekoaren bukaeratik aurrera: eskualde administratiboaren buru zen, Garaño haraneko buru alegia. Eskualde horretan monasterio ugari zeuden (XI eta XIII. mendeen artean sei monasterio zeudela ageri da eta bost monasterio-herri).
Historiari errepasotxoa eman eta gero, bidera itzuli gara, berriro alanbrezko hesiak gaindituz. Pista zabala segi eta erraz iritsi gara abiapuntura, Egillorrera hain zuzen ere.
Itzuli ederra.

Ibilbide honen argazkiak eta beste batzuk gehiago ikusi nahi izanez gero:
http://askemikel.blogspot.com.es/2016/03/saldise-eta-mortxe.html

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta