Denbora  4 ordu 17 minutu

Koordenatuak 1223

Fecha de subida 4 de diciembre de 2018

Fecha de realización noviembre 2018

-
-
1.121 m
521 m
0
2,3
4,7
9,31 km

Bisitak 87, kokapena 4

Nondik gertu Iltzarbe, Navarra (España)

Gaur aurkeztuko dizuedan txangoa, goiz batean burutzeko modukoa da. Irteera Saldise herrian, Ollo haraneko kontzejuetariko batean da.

Ibilbidea ez da soberan luzea, 9 km inguruan baina ikuspegi ederrak eskaintzen dizkigu, batetik Iruñerria osokoak eta aldi berean bere gibelean Pirinioen zati batetakoak. Saldiseko Haitzak, estratu bertikal itzela batetaz osaturik dira eta hori dela eta, noizean behin haitzen tarteetara edo eta goiko zati batzuetara hurbiltzean, Olloko diapiroaren osotasuna ikusgai izango dugu. Zenbait puntuetan haitzak metro askoko hormak dira eta jende gutti bertatik ibitzen denez, saientzako gune aproposak izaten dira. Beraz maiz saiek oso gertutik ikusteko aukera izaten da ibilbide honen hasierako zatian.



Ibilbidea eta altimetria.







Saldise herria edo kontzejua, txikia da eta aparkatzeko toki askorik ez da. Hala ere elizaren gibeleko partean kotxe bi uzteko aukera izaten ohi da. Bertan izan da txango honen abiapuntua.

Hasieratik Gaztelu eta Txurregi eta Saldiseko Haitzen ikuspegia deigarria izaten da.























Herritik irten baino lehenago elizaren ataria bisitatzeko aukera dugu. Pedro apostoloaren adbokazioa du ertaroko jatorria duen eliza honek. XIII. mendeko jatorri duen landa eremuko gotiko eliza da. Berpizkunde garaian burualde berria ezarri zitzaion eta egun zenbait atxikituriko eraikinak, jatorrizko ikuspegia nahikotxo izkutuan dute. Erdi aroko atari nagusia, zirkulu erdiko arku batez osaturik dago, bi arkiboltaz osatutakoa. Ataria babesteko arkupe bat du.







Karrikaik gora segi beharra dugu herritik irteteko. Olloko haranari itzulia ematen dion ibilbidearen markak ikusgai izango ditugu aurren zati honetan, baina kontuz ibili segituan bertze bide batetik igo beharko dugu eta.

Herriaren goiko aldean topatuko dugun bidegurutzean, zutoin batek ezkerrerako norantza segi behar dela adierazten digu.











Zalditegi baten aldamenean metalezko ate bat gainditu beharko dugu.



Atea gainditu eta metro gutxi batzutara Ollo haraneko itzuliaren bidea utzi beharko dugu eta eskuinetik gorat abiatzen den pistara abiatuz.



Geroago bertze bidegurutze bat topatuko dugu eta oraingoan zuzen jarraitu ordez, eskuinetik gora doan pista segitu beharko dugu.







Altuera apur bat irabazterakoan, basotik irten eta Pirinioetako ikuspegiak izango ditugu. Gaurkoan gainera nahiko elurtuak direnez oso nabariak izango dira.



Igotzen segi eta bihurgune handi baten ostean, tentuz ibili segituan eskuinetik abiatzen den bidetxo batetatik pista utzi behar dugu eta.











Bidetxo estua eta aziendak bereziki erabilitakoa izan arren, magala zeharkatuz, Saldiseko Haitzen hasierako zatira gerturatzeko beta eskaintzen digu. Erreferentzia Olloko Diapirorako sarrera izango dugu.











 Ilzarbe herria.



Haitzetara gerturatzean, bide zabalago batekin topo egingo dugu. Oraingoan kontrako norantza hartu eta gure ezkerretik haitzen azpiko aldetik igoera jarraituko dugu.







Haitzak oso gertu ditugunez, nahiko ohikoa izaten da, saiak bertan lasai oso aurkitzea.















Altuera irabasi denez eta eguna gehiago argitu duenez, Pirinioetako ikuspegiak oraindik ederragoak izango ditut.







Bidetik gertu haitz ederrak ere dira.



Aurrerago zuhaitz eder batzuetara gerturatuko gara. Basoko azkenak izanik horietariko batzuk benetan monumentalak dira, bat gutxienez enborra metro batzuetako diametrokoa du.



GEHIAGO IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2018/12/saldiseko-haitzak-eta-mortxe-zirkularra.html
Pistatik jarraitzeko gainditu beharreko metalezko atea.
Urmael artifiziala
Zenbait borden aurriak ikusgai dira pistaren inguruan.
Erdi aroko jatorria duen eliza, egun garai horretakoa ate nagusia ikusgai dugu.
Herriko goiko aldera iritsi eta ezkerretatik jarraitu beharra dago.
Puntu honetan eskuinetik igotzen jarraitu. Kontuz eta ez segi beheko pistatik, Olloko itzuliarena, Eguillorrera darama eta.
Eskuinetik igotzen jarraitu. Pista hobeagoa dela nabari da.
Puntu honetan pista utzi eta eskuinetik abiatzen den bidexkara pasa, mendi magala zeharkatzeko altuera apurka irabaziz.
GRa jarraituz, mendi-lepoan eskuinerako jaitsiera zuzena egin behar da, mendi magaletik.
Pistatik jaisten jarraitu. Bertan GRa utziko dugu.
Bidetxo berri batera atera eta eskuinetik haitzen azpiko aldetik igoera nabaria da.
Mortxeko tontorrerako igoeran gainditu beharreko hesia.
Iturria herriko azpiko partean kokatzen da. Errepidearen azpian.
Harraska ederra. Bertan ere Joxe Ulibarrenaren eskultura erraldoia ikusgai dugu.
Mortxe mendiko tontor nagusia
Saldiseko Haitzetako tontorra.
Mortxe mendiko bertze tontortxoa.
Zuhaitz ederrak izango ditugu puntu honetan.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta