-
-
943 m
521 m
0
3,4
6,9
13,75 km

Bisitak 488, kokapena 26

Nondik gertu Ipiñaburu, País Vasco (España)

(EUS)
Saldropoko aparkalekutik hasita, mendebalderantz dihoan pista hartuko dugu lehenik eta behin, kilometro erdia pasata Uguzpeko urjauzira jaisten den bidea hartzeko ezkerretara. Behin argazki ederrak eginda, bide berdinetik itzuliko gara Saldropora eta Atxuriko igarobidera daraman bidea jarraituko dugu hegoalderantz. Igarobidea pasata, ezkerrerantz jarraituko dugu metro gutxitan Atxuriko gailurra zapaltzeko. Mendilerroa jarraituta Arralde izango da gure hurrengo gailurra. Postontzira heldu baino metro batzuk lehenago, Bastelarratik banantzen gaituen lepora jaisteko pasa beharko dugun igarobidea aurkituko dugu. Behin lepoan gaudela Bastelarrara zuzen igoko gara, han postontzia topatuko dugu. Iparralderantz jaitsiko gara ondoren, eskumara zuzenean Eneabetik banantzen gaituen bailarara doan bidezidorra topatu harte. Basoan gora zuzen egingo dugu ondoren biderik gabe eta antena handia izpide izanda Eneabeko gailurrera joango gara. Iparrerantz jarraituko dugu ondoren pixkanaka Otzarretako baso famatura jaisten doan bidetik. Pagadian argazki batzuk egin ondoren, pistatik metro batzuk aurrera jarraitu eta laister ezkerrera dugun zelaian sartuko gara, Errekarteko borda inguruan berriz Saldropoko aparkalekura daraman pista harturik.

(ES)
Comenzamos en el parking de Saldropo tomando la pista que al oeste utilizaremos para ir a la cascada de Uguzpe. Tras poco más de medio kilómetro tomamos a la izquierda el camino que baja al salto de agua y tras sacar unas fotos, regresamos por el mismo camino al aparcamiento. Desde allí tomamos el camino clásico que con dirección sur lleva al paso de Atxuri. Una vez sorteado el paso, seguimos el cordal a la izquierda para llegar en breve a la cima de Atxuri. Siguiendo la cuerda nuestra siguiente cima será el Arralde. Poco antes de llegar al buzón se encuentra el paso que utilizaremos para bajar al collado que nos separa de Bastelarra. Una vez que llegamos al collado, ascendemos directamente a la cima, donde hay buzón. Después se baja hacia el norte, hasta encontrar a nuestra derecha el sendero que baja directo al valle que nos separar del Eneabe. Al llegar al fondo del valle, ascendemos bosque a través y utilizamos la gran antena como guía para llegar a la cima de Eneabe. Luego buscamos al norte el camino que baja poco a poco al hayedo trasmocho de Otzarreta. Tras sacar unas fotos del famoso bosque, se continúa unos pocos metros por pista para luego adentrarnos en los descampados del humedal de Saldropo que tenemos a nuestra izquierda. Así saldremos a pista de nuevo en los alrededores del refugio Errekarte, desde donde ya se llega de vuelta al aparcamiento de Saldropo.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta