Koordenatuak 3021

Fecha de subida 4 de noviembre de 2016

Fecha de realización noviembre 2016

-
-
1.018 m
573 m
0
3,5
7,0
14,06 km

Bisitak 472, kokapena 32

Nondik gertu Salinas de Oro, Navarra (España)

Salinas de Oro inguruko 3 mendi ditugu hauek. Mendi itxiak dira, haritza eta ezpelaz beteak. Orokorrean, bideak garbi daude, askotan estuak badira ere.

Hala ere, Soroluzeta 2 ko tontor inguruan basurdeak bezala ibili naiz, erdi makurtuta, bultzaka, bidea ezpelez betea baitzegoen. 1 zenbakiko puntutik tontorrerako bidea erabat itxita zegoen. Tontorretik 2 puntura goialdetik joan naiz eta garbiagoa bazegoen ere, puntu batzutan baita oso itxia aurkitu dut. Gainera kontuz ibili behar da amildegi ertzera gehiegi ez arrimatu.

Nire moduan Soraluzeta-2 tontorra egiteko gogo bizia ez baduzu, hoberena Soraluzeta-1 egindakoan, behe aldera abiaztea.

Aldaradia tontorrera iristeko azken metroak ere bide garbirik gabekoa da ( edo nik ez dut aurkitu, behintzat ). Kontu pixka bat izan behar da “PASABIDEA” izeneko puntu inguruan, arrisku handiegia ez badago ere, haitzean tarteka zulo sakonak baitaude.
Itxurrotz edota Aldaregia bezala ere ezaguna. Mendialde honek bata besteagatik nahiko urruti dituen bi tontor ditu, altuera berdinekoak. Planoak tontor hau markatzen du nagusi bezala. Nahiko itxia buelta osoan, Artesa mendi aldera bistak badituen arren.
Hauek jardunean ari diren bakarrenetako manantialeko gatza lortzen duten gatzagak dira. Gatzagak antzinatik daude martxan. 1492 urteko dokumentu batean aipatzen dira lehenengo aldiz, baina lehenago ere jarduna izango zutela uste da. Andelostik abiatu eta Zirauki eta Girgillanoko mendatetik barrena, erromatarren garaian bide batek igarotzen zuen lekua; horregatik, garai hartan gatza lortzen zela pentsatzen da. Herriko etxe bakoitzak zeukan bere “ eremua” ( era ) , igerileku txiki batzuen tamainakoak ( 4 x 4 m ). Maiatzean eremuak prestatzen dituzte eta ekainaren erdi aldera hasten dira gatza lortzen. 3 egun irauten du prozedurak. Eremua uraz betetzen dute eta hau lurruntzen hasten da. 3. egunean, gatza biltzen hasten dira eta zulok dituen kubo batzutan biltzen dituzte. Herriko enpresa handiena Gironés familiak zuzentzen du, 500 bat eremu lantzen dituzte eta urtean 400 eta 500 tona gatz lortzen dute.
118 biztanleko udalerria, Lizarraldeko Merindadean. Gatzak garrantzi handia eman dio herriari historian zehar. 1225 ean aipatzen da lehen aldiz herri bezala. Erdi Aroan babesten zuen gaztelu bat zegoen, “Peña Grande” n azpian, gaur egun San Jeronimo baseliza dagoen inguruan, Castillo de Oro izenekoa. Gaztelu honek, gatzaga babesteaz gain, Iruñatik Lizarrara zijoan bidea kontrolatzen zuen. Egoera berezietan babesteko, Peña Grande-ren tontorrean, fortaleza bat zegoen, Sajrat Qays izenekoa ( dirudienez Abd-al-Rahman II-ak, 843. urtean konkistatu omen zuen, asko kostatu eta gero ).
Kontu pixka bat izan behar da puntu honetan, arrisku handiegia ez badago ere, haitzean tarteka zulo sakonak baitaude.
Iturritik gora abiatu eta justu belaze ertzeko hesiaren punturik altuenean, alanbrea pasa eta ezpel tartean hasiko zaigu igotzeko bidea. Bidea bidezidor zabal bat da, eta horrela izango da tontorreraino.
Gure lehen tontorra. 45 min. Inguru behar izan dut. Baso itxia, ez dago ikuspegi handiegirik bertatik ikusi ahal izateko.
ITURRI - ASKA
Mendiaren 2. tontorra. Nahiko irekia ikusmira aldetik.
Erne puntu honetan. Bideak aurrera jarraitzera bultzatzen du. Eskuinetara dagoen adar batean plastikozko zintatxo baten arrastoa ikusten da. Hortik aurrera eta gora jo behar duzu, gainaldera atera arte. Behin goran, ezkerretara 100 bat metro egin beharko dituzu tontorra topatu arte.
Kontu pixka bat izan aurrera ez pasatzeko. Hemen, bueltarakoan, beherantz hartuko dugu.
Bidea hemen bukatzen dela dirudi baina, eskuinerantz gora hartu behar da. Azken txanpa tontorrera iritsi aurretik.
Salinas de Oro gainean dugu eta ingurune paregabea ikustatzeko aukera ematen digu.
Nik ez dut aurreko puntu hori aurkitu eta tarte honetatik barrena sartu naiz basora.
Bigarren tontorra. 2 ordu inguru. Gain nahiko zabala, ikusmira polita Soraluzeta mendia eta Munarriz herri aldera.
Hemen bidetik aterako gara, “Izainen Putzua” ikusteko.
Hemen jaitsiko gara ezkerraldera, amildegia hemen bukatzen baita. Berehala alanbrada batekin egingo dugu topo, gurdibide bat gurutzatzen duena. Gurdibidean ezkerretara jaitsiko gara lehen tontorra aldera eraman gaituen bidearekin topo egin arte.
Bidea nahiko garbi iritsi da puntu honetaraino. Lehortutako putzu batetan gertatu zait hori. Ez dut aurrera egiteko biderik aurkitu eta, gorantz egin nahi nuenez, hemendik abiatu naiz. Benetan igoera gogorra izan da, aldapaz gain, ezpel landareak bata bestearengatik oso zentimetro gutxitara baitzeuden. Ez zegoen biderik. Besoak erabat harramazkatuta iritsi naiz.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta