Koordenatuak 700

Fecha de subida 29 de julio de 2014

Fecha de realización julio 2014

-
-
1.173 m
884 m
0
1,0
2,0
3,94 km

Bisitak 3597, kokapena 48

Nondik gertu Asemendialdea, País Vasco (España)

(eu) Zegama duzu Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko sarrera nagusietako bat. Bertatik abiatuz, Parke Naturaleko txokorik adierazgarrienetara iritsiko zara; Euskadiko tontorrik garaienetara, Idiazabal gaztaren jatorri diren Urbiako larreetara nahiz Gipuzkoako historian giltzarri izan den San Adriango koba (Sandrati) ospetsura. Halaber, Aizkorri-Aratzeko interpretazio zentroa bisita dezakezu Zegaman, Aizkorriko Ataria.

(es) La localidad de Zegama es una de las principales entradas al Parque Natural de Aizkorri-Aratz. Partiendo desde ella, accederás a los rincones más característicos del Parque Natural: la cima más alta de Euskadi, a las campas de Urbia donde se da origen al queso Idiazabal o al famoso túnel de San Adrián, lugar de gran importancia el la historia de Gipuzkoa. Así mismo, podrás visitar el Centro de Interpretación del Parque Natural de Aizkorri-Aratz en Zegama.

(eu) Ibilbide honek Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko altxor preziatuenetako batera zuzenduko zaitu, San Adriango kobara. Erdi Aroan, Europa eta Gaztela lotzen zituen errege-bide nagusiko pasabidea zen eta ospetsu askoren izkribuetan aipamen berezia jaso zuen pasabidea da honakoa.

(es) Este recorrido te llevará hasta uno de los tesoros del Parque Natural de Aizkorri-Aratz, el túnel de San Adrián. En la edad media, se trataba del paso principal que unía Castilla con Europa y se hace mención de dicho paso en muchos escritos de la época.

(eu) Ibilbide erraza da, familian egiteko modukoa eta gure historia, natura eta kulturaren ezaugarri diren elementu ugari erakutsiko dizkizu.

(es) El recorrido es sencillo, para realizar en familia, y nos mostrará elementos característicos de nuestra naturaleza y cultura.

(eu) Aldaolako aparkalekua da abiapuntua. Bideari ekiteaz bat, ur-kanala zeharkatuko duzu eta mendian gora jarraituz Mikelete-Etxera iritsiko zara. Aurre-aurrean izango dituzu San Adriango haitzulo famatua eta Aratz zein Aizkorriko harkaiztiak.

(es) El punto de partida se encuentra en el parking de Aldaola. Al comenzar el camino, atravesaremos el canal de agua y nos dirigiremos montaña arriba hacia la casa de los Mikeletes. En frente, nos encontraremos con el famoso túnel de San Adrián y las sierras del Aratz y Aizkorri.

(eu) Aurrerago errege, erromes, bidelapur, gerlari, merkatari zein bidaiariek erabili zuten errege-bide historikoarekin egingo duzu topo. Honi jarraituz, kobaren atarira iritsiko zara eta bertan, aspaldiko garai haietan koban egon ziren eraikuntzen aztarnak topatuko dituzu. Koba zeharkatu, harlauza handiz atondutako errege-bidetik atera eta marka zuri-berdei jarraituz, pagadian murgilduko zara. Jarrai iezaiozu bidexkari, San Adriango balkoira bideratuko zaitu eta goza ezazu bertako ikuspegi bikainaz!

(es) Más adelante, te encontrarás con la calzada real que durante siglos ha sido utilizada por reyes, peregrinos, soldados, mercaderes y etc. Siguiendo adelante, llegaremos al interior de la cueva donde encontraremos restos de las antiguas construcciones que existían en el interior de la cueva. Tras atravesar el túnel, nos introduciremos en el hayedo, caminando sobre las enormes piedras que forman el camino real y siguiendo las marcas blancas y verdes. Continua el camino que te llevará hasta el balcón de San Adrián y disfruta de las vistas!

(eu) Leize natural hau historiaurretik izan du gizakiak bizileku eta gune honetan egin diren indusketa arkeologikoetan horren adierazle diren aztarnak aurkitu dira. Antzinakoenak duela 12.000 urteko (azken glaziazioaren amaierako) harri landuak eta Brontze Aroko (K.a.3500) zeramika-puskak izan dira. Ugariak dira erdi aroan pasabide honek izan zuen defentsa- eraikinen aztarnak ere.

(es) Esta cueva ha sido habitada desde la prehistoria por el ser humano; muestra de ello, los restos que se han encontrado en las diversas excavaciones arqueológicas realizadas. Las más antiguas, piedras labradas de hace 12.000 años (finales de las última glaciación) y restos de cerámica de la edad de Bronce (3500 a.C.).
Son abundantes también los restos de las antiguas construcciones defensivas que albergaba el túnel.

(eu) Egun berriz, garai hartako eraikuntza haien hondarrak baino ez dira gelditzen, gotorleku, benta, zalditegi, sutegi, baseliza eta erre zen mikeleteen kuartelaren hondarrak.

(es) Hoy en día, tan solo quedan los restos de las antiguas construcciones como la fortaleza, la posada, la caballeriza, la ermita y los restos del cuartel de los Mikeletes que se quemó.

(eu) Leize honetatik errege, erromes eta bestelako bidaiari asko pasatu zen eta zirrara handia eragin ziela bistakoa da, “infernuko zuloa” edo “munduko mendirik garaiena” gisa deskribatu baitzuten.

(es) Por esta cueva pasaron muchos reyes, peregrinos y viajeros de diversa índole y no hay más que ver lo que les impresionaba cuando la calificaban como “el agujero del infierno” o “la montaña más alta del mundo”.

(eu) 1.-0m.829m. Aldaolako aparkalekua duzu ibilbidearen abiapuntu. Eskuinean ageri den informazio panelak adierazten du ibilbidearen hasiera.

(es) 1. -0m.829m. El punto de partida es el parking de Aldaola. Los paneles informativos situados a la derecha, muestran el inicio del camino.

(eu) 2.-145m. 837m. Gizakiak burututako natura-baliabideen ustiaketen adierazle dugu Aldaolako ur-kanala. Ura kanal batean bildu eta argi-indarra egiteko erabiltzen da.

(es) 2.-145m. 837m. El canal de Aldaola es muestra del aprovechamiento del ser humano de la naturaleza; se recogía el agua en esta canal, y se utilizaba para generar electricidad.

(eu) 3.-495m. 899m. Ingurune hau muga-lekua izan da betidanik, bailaren arteko muga orografikoa hasieran eta probintzien arteko muga ondoren. Muga honen zaintzaile ziren Mikeleteak San Adrianen. Koba barruko etxe batean izan zuten egoitza, baina 1911an sute batek erre zuela-eta, 1969an Mikeleteak desagertu bitarteko urteak aurrez aurre duzun eraikin honetan eman zituzten.

(es) 3.-495m.899m. Esta zona ha sido siempre una zona fronteriza, frotenra orográfika entre valles y frontera entre provincias posteriormente. Los Mikeletes eran los vigilantes de dicha frontera en San Adrián. Su cuartel se encontraba en el interior del túnel hasta que en 1911 se quemó y su cuartel se trasladó hasta el edificio que tienes delante hasta el 1969, año en que desaparecieron.

(eu) 4.-1140m. 967m. Erdi Aroan Gaztelako Erreinutik Europara joateko erabili zen errege-bide nagusian zaude. Era guztietako bidaiariak pasa dira bertatik, gurdietan bidaiatzen zuten erreginak nahiz oinez bide neketsua burutzen zuten erromesak. XVII. mendekoa da eta XVI.eko aztarnak topatu dira.

(es) 4.-1140m. 967m. Estás en la calzada real que se utilizaba en la Edad Media para ir desde Castilla a Europa. Por ella han pasado viajeros de todo tipo, desde reinas que viajaban en carruajes hasta peregrinos que hacían agotadoras caminatas. Data del siglo XVII y se han encontrado restos del siglo XVI.

(eu) 5.-1315m. 1000m. Erdi Aroko errege-bide nagusia bertatik pasatzen zela kontutan izanik, bistan da gune historiko garrantzitsua izan zela San Adrian. Garrantzi historikoa gaitzetsi gabe, ingurune honek duen edertasun eta gordintasuna ere paregabeak dira. Aspaldiko garaietako bidaiarien idatzietan topatu dugu makina bat erreferentzia. Egun, mendizale zein turisten jomuga izaten ohi da.

(es) 5.-1315m. 1000m. Teniendo en cuenta que fue un lugar de paso importante en la Edad Media, es evidente que San Adrián fue un núcleo histórico muy importante. Sin menospreciar la importancia histórica, la belleza del entorno es espectacular. Se han encontrado innumerables reseñas del lugar en antiguos escritos de viajeros. Hoy en día, es lugar de peregrinación de montañeros y turistas.

(eu) 6.-1545m. 1033m. Kareharrizko harlauza handiz mugatutako bide dotorea duzu aurrean. Galtzada zaharrago baten gainean eraikia, XVIII. mendekoa duzu. Honi jarraituz gero Arabako lautadara iritsiko zara.

(es) 6.-1545m. 1033m. Te encuentras en una calzada formada por enormes piedra caliza, construida en el siglo XVIII. Sobre una más antigua. Siguiendo esta calzada, se accede a la llanada Alavesa.

(eu) 7.-1800m. 1075m. Zegamarrentzat baliabide iturri garrantzitsua izan da basoa. Egurrarekin eraiki zituzten etxeak eta energia-iturri izan zuten. Egiten zuten lanaren lekuko dira, ikusiko dituzun forma bereziko zuhaitzak eta ikatza ekoizteko eraikitzen ziren txondorren aztarnak.

(es) 7.-1800m. 1075m. Para los habitantes de Zegama, el bosque ha sido fuente de recursos. Con la madera construyeron casa y fue una fuente de energía. Muestra de esa labor, encontraras árboles con formas peculiares y restos de las carboneras que se hacían para obtener carbón.

(eu) 8.-1910m. 1085m. Balkoi hau Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko talaia bikainenetako bat duzu; San Adriango kobaren ikuspegi ezberdin bat erakusteaz gain, Gipuzkoa eta Nafarroako orografia menditsuaz gozatzeko parada emango dizu. Ez zaitu epel utziko!

(es) 8.-1910m. 1085m. Este mirador es uno de los mejor miradores del Parque Natural de Aizkorri-Aratz; además de mostrarte otra perspectiva del túnel de San Adrián, ofrece unas vistas espectaculares de la orografía de Gipuzkoa y Navarra. Las vistas no te dejarán indiferente!

(eu) 9.-4000m. 829m. Marka zuri-berdeei jarraituz, pagadian zehar ibilbide zirkular bat egingo duzu Erdi-Aroko galtzadara itzultzeko. Ondoren, igotako bide beretik itzuliko zara hasiera puntura.

(es) 9.-4000m. 829m. Siguiendo las marcas verdes y blancas, haras un recorrido circular entorno al hayedo volviendo a la calzada medieval. Después, volverás al punto de partida por el mismo camino por el que has subido.
Aldaolako ur kanala - Canal de Aldaola
Mikeleteen etxea - Casa de los Miqueletes
Zubia - Puente
Pagadia - Hayedo
Begiratokia - Mirador
Gaztela eta kostaldeko lotura izan zen galtzada hau Erdi Aroan. Galtzada hau, Galtzada Erreala eta Santiago Bidearen zati da - La calzada romana, fue nexo de unión entre Castilla y la costa en la época medieval. Esta calzada forma parte de la Calzada Real y del Camino de Santiago.
Aparkalekua - Aparcamiento
San Adriango ermita da izen bereko tunelaren barnean aurkitzen dena - La Ermita de San Adrian es la ermita que se encuentra en el interior del túnel de San Adrián.
San Adriango tunela historia handiko lekua da; Erdia Aroan gaztelu bat izan zen, ondoren ostatu bat eta azken urteetan mikeleteen etxea. Azken hauek, aduana pasoa kobratzen zuten - El Túnel de San Adrian es un lugar cuenta con una larga historia ya que en el Medievo fue una gran fortaleza, después una posada y en los últimos años una vivienda para los miqueletes que cobraban en el paso de aduana.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta