Koordenatuak 945

Noiz igoa 28 de diciembre de 2018

-
-
1.407 m
305 m
0
4,5
8,9
17,83 km

Ikusita 216 aldiz, jaitsita 14 aldiz

Nondik gertu: Amezketa, País Vasco (España)

(2018-10-21)
Egunpasako mendi txangoa Aralarreko Malloetan.

Amezketako San Martin auzoan abiatu eta Malloen mendebaldean dagoen Artubi tontorrera igotzen da lehenik, Zabalegiko bizkarretik. Behin hona iritsita gandorrari jarraitzen diogu gora eta behera Urakorri eta Beoin mendien tontorrak ikutuz, Aldaon (1409m) gailurrera iritsi arte.
Hona iritsitakoan atsedena hartu eta zerbait jateko ordu paregabea.
Ondoren Pardeluts aldera jeitsiko gara eta Arritzaga errekaren ondotik beherantz doan senda jarraituko dugu Burutzuzingo mehatze zaharretatik pasatuz San Martineko aparkalekura itzuli arte.


Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.
Aparkalekua

San Martin, aparkalekua, hasiera puntua

Amezketako auzoa, bertan Aralarreko Parke Naturalerako sarbideetako bat dago. Hasiera puntu egokia Artubi eta Malloak aldera igotzeko.
Hondakin arkeologikoak

Urritza trikuharria

Hondakin arkeologikoak

Larrondo trikuharria

Ikuspegia

Zabalegi

Gailurra

Artubi (1268m)

Malloetako lehen tontorra, puntu honetan ia mila metroko desnibela gainditu dugu San Martinen hasi ginenetik.
Gailurra

Urakorri (1304m)

Lepoa

Oako Lepoa

Gailurra

Beoin (1347m)

Gailurra

Aldaon (1409m)

Egun pasako txango honen gailur nagusia, Aralar mendietako tontor garainetako bat Hirumugarrieta eta Ganboren ondoren.
Iturria

Pardeluts iturria

Hondakinak

Burutzuzingo mehatzeak

XIX-XX. mendean ustiatu ziren kobre mehatzeak, gaur egun utzita daude, baina tresneria ikusgarria erakusten dute, garraiorako erabiltzen zuten airezko kableekin eginiko gurdibidea adibidez.
Aparkalekua

San Martin, aparkalekua, amaiera puntua

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau