Denbora  ordu bat 29 minutu

Koordenatuak 5334

Noiz igoa 12 de noviembre de 2018

Noiz egina noviembre 2017

-
-
1.333 m
733 m
0
1,4
2,8
5,68 km

Bisitak 20, kokapena 0

Nondik gertu Kripan, País Vasco (España)

Bidexkatik ia kilometro bat egin ostean lehenengo bidegurutze batetara iritsiko gara. Puntu honetan asfaltaturiko errepidea ezkerretara utzi eta bere eskuinetara dagoen bidexkatik jarraituko dugu. Bidexka zabal eta nabarmen honetan sartu orduko arte baso batetan sartuko gara eta bidea pixkat aldapatsuago bihurtuko da.
ezkerretara
ezkerretara
Puntu honetan pagadi batetan sartuko gara gutxigorabehera 1000 metroko altueran aurkitzen garenean. Pagadi honetan aldapa esanguratsuak topatuko ditugu eta orbel ugari ere bai.
Pagadian gora egin ahala mendiaren hego isurialdea eta ipar isurialdea bereizten dituen lepora iritsiko gara.
Behin lepora iritsitakoan ipar isurialdeko bidetik jarraituko dugu ia kilometro batez ekialdetik mendebalderako noranzkoan doan pagadi zabal bat gurutzatzen duen bidetik. Hasiera batetan (orbelez beteriko) bidea laua da ondoren metro gutxi batzuetako jeitsiera duena eta ondoren goranzko joera hartzen duena. Bidea jarraituz bi bide seinale aurkituko ditugu bata bestetik 10 metrotara. Lehenegoan Puerto Kripan noranzkoa jarraituko dugu eta bigarrengoan San Tirsorako noranzkoa hartuko dugu.
Ezpel basotik atera orduko San Tirsoko bonetearen azpian aterako gara. Hemen harkaitzean eginiko baselizan sartu ahal izango gara. Puntu honetatik aurrera ez dugu gehiago ez zuhaitzik ezta zuhaizkarik ikusiko. Bidea zelai bat zeharkatzen duen bidexkatik jarraituko dugu eta iadanik San Tirsoko gailurraren aurreko tontorra ikusi ahal izango dugu. Honetaz gain puntu honetatik ipar zein hego isuarialdeetarako ikuspegi ezin hobea izango dugu

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau