Denbora  5 ordu 29 minutu

Koordenatuak 1954

Noiz igoa 20 de enero de 2019

Noiz egina diciembre 2018

-
-
1.353 m
720 m
0
4,1
8,1
16,23 km

Bisitak 140, kokapena 8

Nondik gertu Izco, Navarra (España)

Sarrera honetan Izaga mendirako Hego aldetik buruturiko ibilbide zirkularra aurkeztuko dut. Akaso eremu honetako igoera ezesagunagoa da eta gainera normalean garaitzen ez diren Santa Agata eta Ganbella mendiak bisitatu egiten dira.

16 kilometro baino apur bat gehiagoko ibilbidea da eta 850 metroko garaierakoa. Ez du zailtasun berezirik baina hego aldeko azken partean aldapak nabariak dira eta buztita aurkitzekotan oso irristakorra izango da. Tarte batez ere bidea asmatzea ez da gauza makala izango.

Sengariz herria ere ez da soberan ezaguna, ezta Hego magalean aurkitzen diren herri eta jauntxerriak, Celigueta adibidez.

Sengarizera iristeko A-21tik joan Izko herriko bidegurutzera arte eta handik errepide zaharretik itzuli beharko da zatitxo bat, autobidearen gainetik dagoen zubi bat hartzeko. Ondoren pistatik herrixkara iristerik izango dugu.



Ibilbidea eta altimetria.







Sengariz herrira iritsi baino apur bat lehenago eta herrira igo ordez, pistatik zuzen jarraitu iturri bat topatu arte. Bertan utziko dut kotxea ibilbidea hasteko. Sengariz herria ertaroan jauntxerri bat izan zen. XIII. mendeko agiri batean, 1214 urtekoa, ama alargun batek bere alabari ematen diola aipatu egiten da.



Pista hau aurrera jarraitu beharko da baina hobeto da kotxea bertan uztea. Hortaz puntu hau ibilbidearen hasiera izango da. Egunsentiarekin batera irtengo naiz, eta beti bezala eguneko ordu hauek argazki ederrak egiteko beta eskaintzen dute.











Iturritik pasako naiz aurreneko bihurgunea egin gabe.











Pistatik gorat egin eta hesi bat gainditu beharko dugu.



 Bertatik Celiguetako jaurerria , bera aintzira eta dorretxearekin ikusgai izango dugu.







 Pirinioak ere ikusgai ditugu pistatik gorat egitean.



 Santa Agata mendia hegoko ikuspegia.



Aurrerago baso aldera gerturatuko gara.







Bihurgune bat topatuko dugu eta igoerako bidea eskuinetik izango da. Metro gutxi batzuk geroago hesi bat gainditu beharko dugu eta ezkerretik jarraitu. Jaitsieran aldiz bertze pistatik bueltatuko gara. Bertatik ibilbidea zirkularra da, beraz bi norantzetan gauzatzerik dago, baina eskuinetik igotzea gomendagarriago dela uste dut.













Santa Agata aldera gerturatzen joango naiz, emeki emeki. Pinadi eta zuhaitzak gaindituz, haitzak ikusgai izango ditudalarik.











Azken zelaiak gainditu egiten ditudalarik, tentuz ibili beharra dut bidea jarraitzeko. Ezpel eta bertze sastrakak bidea eskutatzen dute eta. Noizean behin harri metatuak bide egokitik jarraitzen dudala adierazten didate. Hortaz tarte honetan arreta jarri.















 Santa Agata mendi gune estrategikoa da, horregatik gara batean bertan kastro bat izan zen ere. Argazki hauetan haitzak bere edertasunean ikusgai ditugu.



Bidetxoak gorat egiten du eta puntu batean bertze bide batekin elkartu egiten da. Eskuinetik igotzen jarraitu, haitzen ezker aldera bideratzeko. Zati honetan aldapa ederrak dira eta lohia izatekotan nahiko irristakorrak topatzerik dira.















Haitzak inguratuz, Santa Agata mendira iritsiko naiz. Bertatik ikuspegi ederrak dira.


























GEHIAGO IRAKURTZEKO: https://mendikosterak.blogspot.com/2019/01/santa-agata-ganbella-eta-izaga.html

Ikusi gehiago external

Sengariz herritik gertu aparkatu eta bertan ibilbidea hasi.
Haitzak inguratu eta gora iritsi ostean, eskuinetik jarraitu Santa Agataren tontorrera iristeko. Inguru guzti hau garai bateko kastroa izan omen zen.
Pistan ataka edo hesi bat topatuko dugu.
Hesia gainditu eta ezkerretik pista igotzen jarraitu. Eskuineko pista Celiguetatik dator.
Pistaren erdian bertze hesia eta ataka bat.
Izagako San Miguel baseliza.
Borda edo korraliza baten aurriak.
Hesi bat dago bidegurutze honetan. Hesia gainditu eta ezkerreko pista segi. Izaga eta Ganbella magaletara doana, haitzen azpitik hain zuzen ere.
Igoeran bidegurutze honetan eskuinetik jo. Gorago hesi bat ikusten da. Jaitsieran bertze aldetik itzuliko gara.
igoerako bidea bertze bidetxo batekin elkartu egiten da puntu honetan, ezkerretik igotzen jarraitu.
Ganbellara igotzeko bidegurutze honetan eskuinetik jarraitu. Hala ere ezkerretik joatekotan gorago bidearekin elkartuko zarete.
Puntu honetan pista nagusia ezkerretik utzi behar da. Tentuz ibili bidegurutzea ez gainditzeko.
Iturritik oso gertu bidegurutze hau izango dugu. Eskuinetik jarraitu jaitsiera.
Bidegurutze honetan ere eskuinetik jaisten segi.
Pista nagusi batetara atera eta ezkerreko norantza segi.
Bidegurutze honetan ezkerretik segi, Santa Agata mendiaren azpitik.
Eskuineko pista segi, nahiz eta berriki pista berria eraiki duten goi tentsioko posteak elkartuz.
bidegurutze honetan ezkerretik segi.
Ganbella mendia. Izaga eta Santa Agataren arteko mendia.
Jaitsierako puntu honetan hesi bat gainditu beharko dugu.
Ibilbidearen hasieran iturri eder hau dago.
Iturburu eta iturri eder bat dago bertan.
Izaga mendian buzoia eta erpin geodesikoa topatuko ditugu, bertze bi mendietan ez bezala.
San Miguelera igotzen den pista bertan bukatu egiten da. Pistatik beherak egin beharko dugu.
Santa Agata mendia. Burdin aroko kastro bat bertan egon omen zen. Egun ez dira aztarnak gehiegi nabaritzen.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau