-
-
236 m
42 m
0
1,7
3,4
6,78 km

Bisitak 1371, kokapena 5

Nondik gertu Retuerto, País Vasco (España)

Egin dugun ibilbidea, lagunekin egiteko bide oso egokia da. Nahiz eta Santa Agueda
(otsaila 5) egunean hara igotzeko ohitura egon edozein egunetan egiteko aproposa da.
Ia bide osoa asfaltaturik dago, baina hobe da mendirako egokiturik dauden botak eramatea, ibilbidearen zati bat mendi bidea delako, harkaitzez eta basatzaz.
Ibilbidea ez da oso gogorra baina teknikoki zailtasunak ditu. Izan ere, bidearen gune bat harkaitzez beteta dago eta aldatsa handia du. Horretaz gain, euria apur batekin zailago bihurtzen da erraz lokazten delako eta arrokak labaingarriak direlako.

Gurutzetan hasi eta Basatxurako bidetik jarraituta igo behar dugu. Lehenengo bide gurutzera helduta eskumara jo behar dugu ur araztailea dagoen kaletik. Ur araztailea inguratu eta gorantz igo behar dugu. Bide beretik jarraiki beste bide gurutze bat topatuko dugu, han ur biltegi bat ikusiko dugu eta hortik segitu behar dugu.

Behin hurrengo elkargunera ailegatuta, eskubirantz joanda “Rompepiernas” delako bidea aurkituko dugu. Bide hau ibilbide osoko biderik gaitzena izango da. Kontu handiz igo beharko da, ze eguraldi euritsua egiten duenean lurzorua irristagarria bihurtzen da . Hala ere, egun eguzkitsuetan zaila izaten da ere bai. Egia esan,aldapa luze eta oso inklinatua dauka .

“Rompepiernas” bidea atzean utzita ibilbidearen punturik altuenera helduko gara. Handik Bilboko ikuste paregabea edukiko dugu.

Hortik aurrera, bide osoa asfaltaturik egongo da eta jaitsiera denez bidearen zatirik errazena izango da. Beherantz jarraituko dugu bidea dena zuzen Santa Agueda elizara heldu arte. Karrika jarraituko dugu Gurutzetara heldu arte

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta