Koordenatuak 994

Noiz igoa 19 de septiembre de 2015

Noiz egina septiembre 2015

-
-
1.577 m
533 m
0
3,5
7,0
13,93 km

Bisitak 440, kokapena 13

Nondik gertu Sainte-Engrâce, Aquitaine (France)

Nafarroako Mendi Kirol Federazioak eta Erronkariko Batzar Nagusiak akordioa sinatu zuten atzo. Horren arabera, Batzarrak 20 urtez musu truk utziko du Federazioaren esku Belaguako aterpearen kudeaketa. Agiri horretan, Federazioak hitzematen du ahalik eta lasterren zaharberrituko eta zabalduko duela aterpea. Aterpea Nafarroa Kirol Elkarteak eraiki zuen, 1971n, eta 2004an itxi zuten, ezin zietelako aurre egin mantenu gastuei. 1980tik 1993ra Koldo Aldaz aterpeko arduradunetako bat izan zen. Egun federazioko presidenteordea da. Eta bera kudeatzen ari da berrirekiera. Abuztuan, obra txikia egin nahi dute behin behineko aterpea zabaldu ahal izateko: garai bateko garajean hamabi lagunentzako oheak jarriko dituzte, eta komun kimiko bat. 2017ko udazkenean, zaharberritze lan sakonagoa egin nahi dute. Aurreikuspenen arabera, behin betiko aterpeak 55 plaza eskainiko ditu, 4-5 lagunentzako hainbat gelatan, formakuntza gela izanen du, arriskuen behatokia eta mendizaleentzako jatetxe xumea. EUSKALERRIA IRRATIA 2015-05-21
Orain dela milioika urteko higadura glaziarrak eta hortik aurrerako ur-higaduraren emaitzek, Pirinioetan aurki daitezkeen bitxikeria natural interesgarrienetako batzuk utzi dizkigute. Izotzek eta uholdeek mendi-bailarak zulatu dituzte, arroilak, haizpitarteak, haitzuloak eta leizeak sortuz, eta ondorioz, abenturazaleari Pirinioetako Xiberoa honetan gera dadin nahiko arrazoi eskainiz. Altueran 400 metroraino iritsi eta zabaleran batzuetan 3 metro besterik ez duten arroila hauek Zuberoako erakarpen turistiko garrantzitsuenak izango dira seguraski, eta ez arrazoirik gabe, Euskal Herrian nahitaez bisitatu beharreko tokiak dira-eta.
1578 m
Ubicación: situado en un caserío rústico reformado en el alto de Belagua, muy próximo a las localidades del valle de Roncal. Historia: La historia de nuestro Restaurante Venta de Juan Pito data de al menos 1820, cuando ya constituía un alto en el camino para los trabajadores del Roncal que se desplazaban todas las semanas a los talleres del sur de Francia andando. En aquel entonces ofrecíamos también refugio para pasar la noche.
1300 m altura
Urdatx edo Santa Grazi Zuberoako hego-ekialdeko muturrean dagoen udalerria da, Basabürüa eskualdekoa. Tokiko ondasunik ezagunenak Kakuetako arroila eta Done Jakue bideko eliza erromanikoa dira. HISTORIA Santa Graziko eliza. Urdatxen historia hango elizari lotua dago, Donejakue bideko etapa izatearen ondorioz Erdi Aroa bitartean garrantzia handia izan zuen kolejiatatik gelditzen den ondare ikusgai bakarra. Kondairaren arabera Santa Grazia 303. urtean bere senargaia zen Narbonako duke batekin biltzeko Pirinioak zeharkatzeko prestatzen ari zela Zaragozan harrapatu zuten kristaua zen. Aragoiko hiriburuan martirizatua, lapur batek bere besoa lapurtu omen zuen Urdatx inguruko haritz baten azpian lurperatzeko. Beste hainbat mito bezala, idi batek aurkitu omen zuen erlikia hura, haritzaren oinean belaunikatu eta adarrak pizten baitziren. Horrela, bertan eliza eraiki zen. Haritza antzinako herrientzat zuhaitz sakratua zen eta horrek eliza leku sakratu aurre-kristau batean eraiki zela adierazi lezake. Erreferentzia zaharrenaren arabera Urdatxen 12 kalonjedun kolejiata zegoen. 1085ean Antso V.a herrialdeaz jabetu eta kolejiata Leireko monasterioaren esku utzi zuen. XII. mendearen erdialde inguruan Urdatxeko kolejiata gune gorenean zegoen. Santa Graziko elizaren ondoan Done Jakue bideko erromesak hartzen zituen ospitalea zegoen. Zuberoako parrokiarako erromeri leku bezala ere hartu zen. Nafarroa, Aragoi eta Bearnoko printzeak bisitatu zuten. Gorabehera politikoek Kolejiataren gahinbehera eragin zuten. XIV. mendean Frantziako eta Ingalaterrako erregeen arteko gatazkak (Ehun Urteko Gerra) izan ziren. XV. mendean, berriz, frantsesen eta gaztela-aragoitarren arteko liskarrak izan ziren Nafarroaren kontrola izateko, eta XVI. mendean, Frantziako erresuma porrokatu zuten Erlijio Gerrak ditugu. Santuaren erlikia galdu egin zen, Santiagorako erromesaldiak ia eten ziren, eta ospitalea erori. Iraultzarekin Estatuak erlikia konfiskatu eta saldu zuen. Eliza bakarrik gelditu zen. 1841. urtean eliza monumentu historiko izendatu zuten. Haren zaharberritzea 1983an hasi zen. WIKIPEDIA

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau