Denbora mugimenduan  ordu bat 22 minutu

Denbora  4 ordu 25 minutu

Koordenatuak 1058

Noiz igoa 2 de mayo de 2019

Noiz egina mayo 2019

-
-
226 m
0 m
0
1,9
3,8
7,66 km

Bisitak 12, kokapena 0

Nondik gertu Pasai Donibane, País Vasco (España)

SANTIAGOKO BIDEKO PASAIA (DONIBANE)- DONOSTIA IBILBIDEA

Interneten Santiago bideko Pasai Donibane-Donostia ibilbidea bilatu ezkero, 25.000.000 ibilbide baino gehiago azalduko zaizkizu, bakoitzak bere deskribapen eta iritzi desberdinekin. Guk gure ibilbidea azalduko dizugu. Museo (Albeolako itsas museoa) eta interes lekuak daude, eta monumentu (Batela bidaiaren hasieran,...) oso esanguratsuak ikus daitezke (Euskal Herriko historia adierazten duten monumentuak).

Itxasontziak Pasai Donibanetik (San Juan), San Pedrora eraman gintuen. Pertsonak eta bizikletak garraiatzea berdina balio du (0,80zent). Iturri gutxi dago bidaian zehar, horregatik kantinplora eramatea gomendatzen dugu. Bidaian zehar geratzeko eta jateko leku aproposa, Uliako merenderoa da: parkearekin, iturriarekin, komun publikoak, jateko mahiak, taberna,... Familiarekin joateko leku oso aproposa da.

Ibilbidea oso polita da, itsasoa ikusten da ibilbidean zehar. Zuhaitzen tartean dagoen akueduktu baten ondotik pasatzen gara bertan iturri bat dago. Mendian sartzen denean baso oso polita ikus dezakezu, eta hainbat landare eta zuhaitz interesgarri aurkitu. Ibilbidea erraza da baina mendiko arropa eramatea gomendatzen da, eta motxila pisu gutxikoa Donostiara iristean daukagun paisaia liluragarria da. Pena merezi du!!
Batelerei omenaldi bat da. Neska pasaitar hauek materialak ur ertzeetara eramaten zituzten, gizonak bitartean marinel lanak egiteaz arduratzen ziren. Lan bezala iraun zuen XX.mendera arte.
Bakeri egindako omenaldi bat.
Aita Manuel-eri egin zitzaion estatua bat da. Aita Manuel San Pedroko arraun patroia izan zen.
Eskailera oso luzeak eta maldatsuak dira, mantso hartu!!
Hemen dituzue santiago bidearen seinaleak, paisaiaren argazki batzuk eta faroaren argazki bat.
Hemen dituzue santiago bidearen seinale batzuk, faroaren argazki bat, gelditzeko leku bat eta txangoaren informazioa.
Komun publikoak, parke bat, fauna, picnic-a egiteko mahiak, taberna,...

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau