-
-
711 m
47 m
0
6,5
13
25,86 km

Bisitak 529, kokapena 6

Nondik gertu Sare, Aquitaine-Limousin-Poitou-Charentes (France)

(EUS) Egizki plazerra izan da Har Hitza elkarteak antolatuko mendi ibilaldian parte hartzea. Eguraldiak ere izanen du ikustekorik baino berez, ibilbidea xarmanta izan da. Errexa egiteko eta beti bide xendak zapalduz edo gehienez pista bat edo bertze, asfaltoa apenas.
Bereziki aipatu nahiko nuke kirola eta kultura uztartu duela elkarte honek ateraldi hau prestatzerakoan, hara non hainbat monumentu megalitiko edo toki berezi, expreski kartelekin seinalatu bait dituzte inguruko hizkera erabiliz (adibidez Ukulumeko mindegia). Egunero zerbait ikasten omen da eta gaur "xingulu" hitza ikasi dut; emakume batek, euskeraz, ez xingulua ikusten nuen galdetu dit eta nik ez ulertzen zer erran nahi zuen eta frantzesez azkenean, ez markak ikusten nituen...Plastikozko marka edo balizak xinguluak omen dira, hitz polita!!!
Mendi tontor garrantzitsurik igo gabe baino Larrun edo Ibanteliren gerrontzetan ibili gara paisaia, kirola eta gure kulturaz gozatzen. Bukaeran bazkari ederra: axoa, gasna, sagardoa...Zer gehiago behar zoriontsu izateko???
A, eta sorpresatxoa ere izan dugu; kantuak dio: "beltz beltzak dira, adarrak motzak punta zorrotzak..."; bapatean behi andana batekin topo egin dugu bidexka estu batean, hori bai, adarrak luzeak eta punta zorrotzak zituztena eta tartean Yak bat zegoela ere! Ongi ibili!!!!

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta