Denbora  57 egun 23 ordu 23 minutu

Koordenatuak 45

Noiz igoa 7 de enero de 2018

Noiz egina enero 2018

  • Balorazioa

     
  • Informazioa

     
  • Erraza jarraitzeko

     
  • Ingurunea

     
-
-
142 m
42 m
0
1,1
2,1
4,25 km

Bisitak 233, kokapena 21

Nondik gertu Sare, Nouvelle-Aquitaine (France)

Tradizioaren arabera, oratorio hauek XVII. mendean altxatu ziren Sarako itsasgizon eta arrantzaleen eskariei men eginez. Oratorio bat monumentu erlijioso txiki bat da eta bertan santu bat gurtzeko eraikita dago. Sara, eraikin erlijioso gehien duen euskal herria da.
Sarako herriko plazatik abiatu eta berehala galtzada zaharrera heldu gara. Herria zeharkatzen duen Erdi Aroko galtzadan zehar (bidea marra laranjaz seinalaturik) hainbat etxe ederren ondotik pasa eta berehala San Isidroren omenez altxatutako lehen oratorioaren ondora iritsi gara. Xarbo erreka gainditu eta Lehenbizkaiko etxeen ondora iritsi gara. Aurrez aurre dugun galtzadaren azken zatia igo aurretik, Jondoki Petriren oratorioa bisitatu dugu.
Galtzadaren azken zatiak errepidera eraman gaitu eta bertatik jarraitu dugu hirugarren oratorioren ondora heltzeko, Jondoki Joanes Batistaren izenean altxatukoa hain zuzen ere. Pikassaria hotel ederra atzean utzi eta Berarantz zuzentzen errepidera heltzean, eskuinerantz jo dugu Frantzisko Xabierekoaren oratorioaren ondora ailegatuz. Errepidean zehar jaisten hasi eta berehala, San Antonio Paduakoa omenez altxatutako 5. oratorioa ikusi dugu.
Bidegurutze nabarmen batera iristean, ezker aldera jo dugu erreka gainditzeko zubitik, baina lehenago, dozena bat metro aurrerago dagoen Fatima Ama Birjinaren oratorio polita eta zaindua ikustera joan gara. Berriro bidegurutzera itzuli eta baserri batera iritsi gara eta honen atzeko aldean artaburuz betetako biltegia ikusi dugu. Lehenago, errepidearen ondoan, abandonatuta eta egoera txarrean dagoen karobia ikusteko aukera izan dugu.
Asfaltatutako bidetik jarraitu eta berehala igo gara hurrengo baserriaren ondora eta gertu, metro batzuk gorago, oratoriorik zaharrena den San Antonen oratorioa ikusi dugu basoan txertaturik. Berriro baserrira jaitsi gara eta honen ondotik ateratzen den lurrezko pistatik (GR-10aren bide-seinale zurigorriak) San Antonen iturrira jaitsi gara eta bertakoek diotenez ur honek begietako gaitzak eta ekzemak sendatzeko balio omen du. Lurrezko pista amaitu eta berriro etxe ederren artean zabaltzen den errepidera atera gara. Gertu ikusi dugu Sara herri eta bere elizako dorrea. Errepide nagusia zeharkatu eta azken maldari ekin diogu abiapuntura itzultzeko.
Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
http://askemikel.blogspot.com.es/2018/01/sarako-oratorioak.html
Herriko plaza
San Isidro oratorioa
Jondoki Petri oratorioa
Jondoki Joanes Batista oratorioa
Frantsizko Xabier oratorioa
Paduako San Antonio oratorioa
Fatima Ama Birjina oratorioa
San Anton oratorioa

1 komentario

  • goizaare 07-dic-2018

    Ibilbide hau egin dut  egiaztatua  Gehiago ikusi

    Leku polita eta lasaia

Nahi izanezkero edo ibilbide hau