Denbora  21 egun 14 ordu 14 minutu

Koordenatuak 672

Fecha de subida 19 de enero de 2019

Fecha de realización enero 2019

-
-
293 m
31 m
0
2,5
4,9
9,85 km

Bisitak 34, kokapena 3

Nondik gertu Ubare, País Vasco (España)

Hamar bat kilometro dituen ibilibide polit honek Elbarrenako Joxe Arregi plazan du abiapuntua. Asteasura doan bidegorria hartuta, Akezkoerrota eta Burrustidiko zubia pasatukoa ditugu. Ugarte baserriaren parean sartuko gara Asteasuko lurretan. Martxetaundi baserrian bidegorria utzi eta etxe aurretik doan hormigoizko bideari jarraituko diogu. Eizmendi baserriaren aurretik jarraituta Sarasola sagardotegi ingurura azalduko gara. Errepidetik Anoetarako bidegurutzea utzi eta Fraisoro aldera hartuko dugu. Berehala eskuinera joko dugu, Basagaineko Burdin Aroko herrixka bisitatzeko.
Beherakoan Ateaga dorretxetik eta Laumugarrietatik (Zizurkil, Villabona, Asteasu eta Anoetako mugarria) basora sartuko gara. Gurdibide polit bati jarraituz Asteasuko bidegorrira jaitsiko gara berriro, Burrustidiko zubiaren parean. Hortik bidegorritik atzera egingo dugu Elbarrenako Joxe Arregi plazaraino, gure ibilbidearen abiapuntu zena.
0 km. Ibilbidea Zizurkilgo Joxe Arregi plazan hasten da. Hor, Arantzazuko Ama Birjinaren elizaren albotik pasa eta gero, Danena futbol zelaia ikusiko dugu parez-pare. Haren ezkerretik abiatzen da guk hartu behar dugun Asteasu alderako bidegorria.
2.5 km. Asteasuko bidegorritik Martxetaundi baserrira iritsiko gara. Etxe aurretik ateratzen den hormigoizko pista hartu eta gora joko dugu.
2.9 km. Martxetaunditik gora Eizmendi baserrira iritsiko gara. Pistak etxea bildu eta jarraitzen du. Metro gutxi barru hormigoia etxe baten sarreran amaitzen da. Eskuineko gurdi-bidetik jarraituko dugu.
3.7 km. Gurdi-bidea amaituta, Sarasola aldera igotzen den errepidearekin bat egingo dugu. Tarte bat bere gainean egingo dugu. Laster Asteasu utzi eta Anoetako lurretan sartuko gara.
5.1 km. Sarasola sagardotegitik metro gutxi eginda, Asteasutik irten eta Anoetako Udalerrian sartuko gara. Gainez-gain kilometro pasatxoa egin eta gero, Asunibar baserriaren ondoan, Anoetara jaisten den bidegurutzera iritsiko gara. Gure bidea ezkerretik gora jarraitzen duena da. Aldapa motza baina pikua.
5.3 km. Hormigoizko pistatik igota, laster iritsiko gara eskuineko basoan ateratzen den gurdi-bide batera. Agian zikin samarra egon daiteke baina hemendik jarraituko dugu Basagain tontorrera igo arte.
5.8 km. Burdin Aroko Basagaingo herrixka gotortuaren gune arkeologikora iritsi gara. Han-hemenka dauden paneletan hango berri jaso dezakegu.
6.1 km. Ekialdeko maldatik jaitsiko gara metro gutxi batzuek. Laster iritsiko gara Villabona edo Ateagara jotzeko bidegurutzera. Guk azken hau hartuko dugu, ezkerrera jotzen duena.
6.7 km. Anoetan jarraitzen dugu. Basagainetik jaitsita, errepidea hartuko dugu berriro Ateaga inguruan. Aurrrera jarraituta, berehala ikusiko dugu karobi bat. XVII. mendeko Ateaga dorretxe barrokoaren albotik pasatuko gara.
7.2 km. Laumugarrietara iritsiko gara, Zalberro parajean. Izenak dioen bezala, lau udalerrik egiten dute muga puntu honetan: Zizurkil, Asteasu, Anoeta eta Villabona. Bidearen eskuin aldean mugarria ikusiko dugu eta, beste aldean, Muga Ranch zalditegia. Aurrera jarraituko dugu.
7.4 km. Berehala iritsiko gara Barbeko txabolaren aldera doan bidera. Errepidea utzi eta hortik abiatuko gara.
7.7 km. Villabona utzi eta Zizurkilen sartu gara. Barberen txabolaren itxitura bukatzen den puntuan, langatxo bat pasata, eskuinera joko dugu, ipar-ekialdera eta basoan sartzen den bide-zidor txiki batetik jarraituko dugu.
8.0 km. Barberen txabolatik jaitsita, laster iritsiko gara bidegurutze batera. Ezkerretik jaisten den aldera joko dugu. Berehala zeharkatuko dugun itxitura gaineko langa batera iritsiko gara. Aurrerago beste langa batzuek ere pasa beharko ditugu gainetik.
8.4 km. Beste langa batera iritsi gara, Burrustidi errekastoaren alboan. Ondoan Villabona eta Zizurkilgo udalerrien arteko mugarria dugu. Errekaren eskuin aldeko albotik jarraituko dugu, gorakako bidea hartu gabe. Aurrerago ere langaren bat goitik pasa beharko dugu.
8.6 km. Ur deposito txiki bat ikusiko dugu bidearen alboan. Berehala iritsiko gara bidegurutze batera: errekaren albotik jarraitu, gora hartu gabe. Langak pasatzen jarraitzen dugu.
8.8 km. Basoko bidea amaitzen ari zaigu. Bat egingo dugu Asteasu eta Zizurkil arteko bidegorriarekin. Etorritako bidetik itzulita, laster gaude berriro abiapuntuan, Elbarrenako Joxe Arregi plazan.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta