Denbora  4 ordu 48 minutu

Koordenatuak 2102

Noiz igoa 14 de octubre de 2018

Noiz egina octubre 2018

-
-
1.141 m
476 m
0
3,7
7,3
14,64 km

Bisitak 120, kokapena 10

Nondik gertu Satrústegui, Navarra (España)

Satrustegi mendikatea

Zenbat bider pasatu garenean kotxez, autobusez...Nafarroko Sakanaren bailaratik konturatu gara Beriain (Andia mendizerra) baina ez gara konturatu alboan dagoen mendikateagaz, ba Andia amaitzen dan tokian haste da gaur ezagutu dogun beste mendikateagaz, bertan 3 tontor dagoz baina gaur bakarrik bi egingo doguz, horretarako hasiko gara ibilaldia Satrustegi (468m) herrian (Sakana bailaran).

Lehenengo km bi egin doguz antziñako errepide batetik eta zeharkatuko doguz herri bi : Zuhatzu (477m) eta Ekai (521m).

Hemen sartu gara basoan haretzak, pagadiak...tartean joan gara igotzen heldu arte 800m...pista zabal batetik; hemen dago bide zidor bat gure ezkerrean eta ia ikusi barik dagoen bidezidorretik igon dogu Olarregi lepora (851m).

Hemendik ikusi doguz esan doguzan tontor biak : ezkerrean GAZTELU (996m) eta eskuman TXURREGI (1121m).

Lehenengo egin dogu ezkerrekoa, lehenengo igoera zatia bedarretik joan gara heldu arte harribola haundi batera eta hemendik gora bidezidor batetik harri artean eginda, gailurrean gotor leku bat.

Ikuspegia ederra : Iparralde aldera Aralar mendikatea, ekialdera Ega tontorra, eta hegoalde aldera Oskia bailara eta azkenean mendebaldera Andia mendekatea.

Jeistsi gara leku bardinetik eta behin lepoan egonda hasi gara igotzen eskumako tontorra, esan behar da 250m desnibela dagoela eta patzientziaz hartun behar da aldapa gogor bait dauka, hasiera bidezidor basaduna da eta gero harriduna baina aukera dago zig-zagean igotzea eta bidezidorra harri eta basaduna da (erosoago).

Jeitsi gara eta harriak amaitzen direnean zeharkatu dogu langa eta joan gara pista eder bat bilatzera, hemendik pagadi batera eta horrela heldu arte Iturmuttu (754m), hemendik aurrera ikusi dogu bidezidor bat oso zikina eta bueltatu gara pista zabal batera eta hau galdu barik heldu gara Zuhatzura, hemendik errepidetik Satrustegira.
Waypoint

Satrustegi

Waypoint

Zuhatzu

Waypoint

Ekai

Waypoint

Bidezidorra ezkerretara

Waypoint

Olarregi lepoa

Waypoint

Harribola

Waypoint

Gaztelu

Waypoint

Olarregi lepoa

Waypoint

Txurregi

Waypoint

Langa zeharkatu

Waypoint

Basoko pista

Waypoint

Bide gurutze

Waypoint

Pagadia

Waypoint

Iturmuttu aska

Waypoint

Zuhatzu

Waypoint

Satrustegi

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau