Otalorea

Koordenatuak 127

Fecha de subida 11 de septiembre de 2017

-
-
1.717 m
1.550 m
0
0,7
1,4
2,79 km

Bisitak 213, kokapena 2

Nondik gertu San Juan de Torón, Catalunya (España)

Saut deth Pish urjauzia eta Varrados aintzira Aran Ibarreko (Val d'Aran) leku esanguratsuetako bat da. Udaberritik udazkenera erraz bisita daiteke, gainontzeko hilabeteetak elurrak hartuko duelako ingurua. Paisaje berdea da, urtsua, eguneroko presa eta estresetatik ihes egin eta momentu atsegina pasatzeko modukoa.

Plan de Artiguetes zabalunean dagoen aparkalekuan autoa utzi eta abiatuko dugu ibilbidea. Bertara, Pont d'Arrosetik abiatzen den pistaz iristen da. Saut deth Pish urjauzia eta Varrados aintzira ezagutuko ditugu; leku ezagunak Val d'Aranen, eta Siessoko oihanean barneratuko gara. Oso ibilbide erraza eta laburra da.

Artiguetesetik autoen bideari jarraituz, zubia pasa eta ezker aldera doan mendi bideari jarraituko diogu. Bertan, Varrados aranarekin egingo dugu topo aurrez aurre, ezker aldean daude bi urjauziak ere. Saut deth Pish urjauzia gertutik ikusteko begiralekua dago (berez bi salto ditu). Begiralekutik Ingurugiro Zentroaren atzetik urjauziaren goiko aldera doan bidea hartuko dugu. Bide xenda estua da; urjauziaren goiko aldera eramango gaitu.

Varrados aranera ikuspegi ederra dago urjauziaren goiko aldetik. Eskuinean dugun oihana da Seisso, izen bereko barrankoa dago iparraldera eginda. Urjauzi gorenetik berriro beherako bidea hartuko dugu; baina aterpetxera iritsi baino lehen ezkerretara egingo dugu.

Bertatik, Varrados erreka ondora iritsiko gara eta aintzirara itzuliko gara. Udaberri amaieratik udazkenera arte, leku ederra da aintzira hau naturaz gozatzeko.

Ver más external

  • argazkia Aparkalekua (Plan de Artiguetes)
  • argazkia Zubia
Aparkalekutik Varrados aranera joateko pasa beharreko zubia.
  • argazkia Urjauzira begiralekua
Hainbat lekutatik ikusten da urjauzia, baina begiralekutik ikuspegi paregabea dago.
  • argazkia Varradós aintzira
Izen bereko errekaren zabalunea da aintzira.
Ingurugiro Zentroa da.
  • argazkia Siesso oihana

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta