Koordenatuak 881

Fecha de subida 20 de mayo de 2018

Fecha de realización mayo 2018

  • Valoración

     
  • Información

     
  • Fácil de seguir

     
  • Entorno

     
-
-
754 m
397 m
0
1,7
3,5
6,92 km

Bisitak 135, kokapena 15

Nondik gertu Lasturgoia, País Vasco (España)

(EU) Sesiarte mendirako igoera Endoia aldetik. Hasiera batean PR markei jarraituko diegu. Arrateko lepotik tontorrerantz igo badaiteke ere, gaurkoan bidean behera egingo dugu bide errazago batetik igotzeko. Aurreraxeago markak utzi eta tontorrerako bidearen lehen zatia erraz egingo dugu belardi batetik, bide garbirik gabe. Lapiazera hurbiltzen garenean marka urdin batzuekin topo egingo dugu eta marka horiei jarraituta lapiazean gora erraz iritsiko gara gailurrera. Bide beretik jaitsiko gara, eta Aittola lepo aldera egingo dugu, gaurkoan bide beretik itzuli beharrean mendiari bira emango diogu eta Sagarretako sakonaren gainaldetik doan pista batetik gora egingo dugu. Pista amaitzean ataka bat ikusiko dugu eskuinaldean eta hortik behera egingo dugu bidexka erdi galdu batetik, segituan igoerako PRarekin bat egiteko. ERNE, azken tarte honetako bidexka ez da oso nabarmena eta ixteko arriskua dago.

(ES) Ascensión Al monte Sesiarte desde las inmediaciones de Endoia. En la primera parte del recorrido seguiremos marcas de un PR. Desde el collado de Arrate ("lepoa") podríamos ascender hacia la cima pero seguiremos un rato más el PR para ascender por mejor terreno. Dejaremos el PR para ascender el primer tramo hacia la cima por hierba y sin camino definido, hasta que al acercarnos al lapiaz nos encontremos con marcas azules que nos dirigirán por el lapiaz por terreno algo incomodo pero sin dificultades hasta la cima. Volveremos por el mismo camino pero ahora bajaremos hacia Aittola. En vez de volver por el mismo camino vamos a rodear el monte por una pista que en en ascenso transcurre por encima de Sagarretako Sakona. Al final de la pista veremos un paso (ataka) por el que por un sendero bastante difuminado salgamos de vuelta al PR de subida. Atención: este corto tramo de senda no es muy evidente y corre el peligro de cerrarse.
Ataka
PRa utzi, belardian gora biderik gabe
Sesiarte

1 comentario

  • argazkia azamakola

    azamakola 12-mar-2019

    He realizado esta ruta  ver detalle

    Gaur txango hau egin dut. Egia esan nahiko harrotza egin zait: lehen kilometroan pinuak botatzen ibili dira eta lokastuta zegoen, labainkorra. Gero momentu batean arrastoa galdu eta tontorrera heltzeko sasi eta elorri artean ibili naiz... Bukatzean, zuk aurreikusi bezala bueltako bidea itxita dago, sasiak hartuta, eta alternatiba bilaka ibili naiz elorri eta haitza artean. Laburbilduz, azalpenak Oso onak izan dira baina bidea nahiko kaskarra. Distantziagatik eta desnibelagatik umeekin egiteko aproposa izango litzateke, baina ez dut gomendatzen.

Si quieres, puedes o esta ruta