-
-
883 m
658 m
0
1,1
2,1
4,27 km

Bisitak 522, kokapena 19

Nondik gertu Zabalate / Portilla, País Vasco (España)

Portilla – Zabalateko Gaztelua - Portilla

Ibilbidea Portillako udalerrian hasten da, eta bertako elizaren alboan daude ibilbidearen informazio-panelak. Erdi aroko bide zaharra hartuko dugu eta, pixkanaka gorantz eginez eta hegoalderantz joanez, Zabalateko Gaztelua kokatuta dagoen mendi-gailurreriarantz bideratuko gaitu. Kilometro erdiko igoeraren ondoren, antzinako Portilla de Ibda hiribildua izan zenaren eta Villavieja ere deitu izan zenaren harresietara iritsiko gara; bertan erdi-eraitsita dagoen Andre Mariaren eliza bisita dezakegu eta lautadaren ikuspegia eskaintzen duen begiratoki bikainera hurbil gaitezke. Bidexkara itzuliko gara eta Ekialderantz joango gara, gazteluan sartu ahal izateko; bisita errazteko egokituta dauden zurezko eskailera eta pasabideetatik igoko gara gaztelura. Hainbat informazio-panelek gazteluaren historiaren xehetasunak ematen dituzte.

Bidera itzuliko gara berriro, eskailerak jaitsiz, ezpel eta abaritzen sastraka mediterraneoen artean doan eta harresiaren hondarrak inguratzen dituen bidexkan aurrerantz jarraituz.

Ia aldaparik gabe Bergantzutik datorren bidera iritsiko gara, eta oraingo honetan mendebalderantz joanez, bidexkari jarraituko diogu Portillarantz jaitsiz. Gure eskuinaldean zerealsoroz estalitako lautada eta ezkerraldean gaztelua kokatuta dagoen harkaitz-puska itzela ikus ditzakegu gure ibilbidean. Abiapuntura iritsi aurretik, Villaviejako iturrian freska gaitezke eta Portillako harrobi zaharrean azken geldialdi bat egin dezakegu.

Denbora (ggb.): ordu 1 20'
M:1 I:1 D:1 E:2

Portilla – Castillo de Portilla- Portilla

La ruta se inicia en la localidad de Portilla, junto a cuya iglesia se encuentran los paneles con información del recorrido. Tomamos el viejo camino medieval que, en suave ascensión y en dirección Sur, nos conduce hacia el cresterío montañoso donde se ubica el Castillo de Portilla. Tras la subida, de apenas medio kilómetro, llegamos a las murallas de lo que fue la antigua villa de Portilla de Ibda, también llamada la Villavieja, donde podemos visitar la semiderruida iglesia de Santa María y acercarnos al espléndido mirador que domina la llanura. Volvemos al sendero y avanzamos en dirección Este, para poder acceder al castillo, al que ascendemos a través de escaleras y pasarelas de madera acondicionadas para facilitar la visita. Una serie de paneles informativos nos cuentan detalles de su historia.

Volvemos de nuevo al camino, descendiendo las escaleras, y continuamos por un sendero que se abre paso entre el matorral mediterráneo de boj y coscoja, bordeando los restos de la muralla.

Alcanzamos sin apenas desnivel el camino que viene de Berganzo y ahora en dirección Oeste, continuamos por él en descenso hacia Portilla. A nuestra derecha, la llanura cubierta de campos de cereal y a la izquierda, la imponente mole rocosa donde se asienta el castillo acompañan nuestro caminar. Antes de llegar al punto de inicio, podemos refrescarnos en la fuente de la Villavieja y hacer una última parada en la vieja cantera de Portilla.

Tiempo (aprox.): 1h 20'
M:1 I:1 D:1 E:2

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta