-
-
200 m
51 m
0
2,1
4,2
8,3 km

Bisitak 15, kokapena 0

Nondik gertu Sopela, País Vasco (España)

Sopelako erdialdetik hasi gara. Herria zeharkatu eta Mendieta Kaletik joan gara. Zuzen jarraitu dugu eta errotondan Mendieta Kalea jarraitu dugu. Aldapa luzea igo dugu eta lehenengo bidegurutzean gelditu gara.

Lehenengo waypoint-an ikusi ahal da bidegurutzea. Guk, hirugarren bidea hartu dugu, Urdulizera eramaten duen bidea, Goierri Errepidea. Zuzen jarraitu dugu eta puntu batetik ikusi ahal da paisaia polit bat, non Sopela, Larrabasterra eta itsasoa ikusi ahal den. Bidetik animaliak eta negutegi batzuk ikusi ahal dira.

Negutegia pasa ondoren, zuzen jarraitu dugu bidegurutze batera heldu arte. Bigarren waypoint-an ikusi ahal da bidegurutzea. Guk, aldapan behera eramaten duen bidea hartu dugu, Sopelara eramaten duena. Aldapatik behera joan gara, hurrengo waypoint-era heldu arte. Han, iturri bat ikusi ahal da eta waypoint-an ikusi ahal denez, bi bide daude: bata, Barrikaraino eramaten duena eta, bestea, Sopelaraino eramaten duena. Guk, Sopelarako bidea hartu dugu (aldapan behera eramaten duen bidea).

Antsaneko Kalean, eskuinaldera joan gara Sopelara joateko. Fabrika batzuk ikusi ahal dira eta, kalearen amaieran, belar-bide batetik joan gara. Beste aldapa bat dago, Ganebarri Kalean, eta bidearen amaieran, errepide nagusira ailegatu gara, Sabino Arana Kalera eta eskuinaldera joan gara. Errotonda pasa, zuzen jarraitu eta Sabino Arana Kalea amaitu hartu jarraitu dugu. Han, Loroño Kaletik, Larrabasterrara abiatu gara. Zubitik pasa, eta aldapan gora joan gara. Aldeko Kalea hartu dugu, Bareño Etorbidetik igaro eta Asu Kaletik, Loiola Ander Deuna Kalera ailegatu gara. Hortik, eskuinaldera abiatu gara eta Errotabarri Kaletik sartu gara. Zuzen jarraitu eta aldapan gora joan gara Errotabarri Kaletik Zabalbide Kalera. Hortik, Goione Kalea hartu eta ezkerraldera joan gara Elizara heldu arte. Han, gure ibilbidea amaitzen da.

Gomendatzen dizuet bide hau egitea, naturatik hurbil egotea gustoko baduzue eta herritik igarotzen gustoko baduzue. Ibilbide hau familiarekin egitea oso egokia da eta eguna on batean egitea gomendatzen dizuet. Ziurtatzen dizuet denbora ona pasatuko duzuela.
Sopelako bidea hartu dugu, ezkerrako bidea.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau