-
-
798 m
9 m
0
6,0
12
23,98 km

Bisitak 1080, kokapena 22

Nondik gertu Mercadillo, País Vasco (España)

Urten dogu Sopuertako auzo batetik: Mercadillo (berriz euria barra-barra, behelainoa…), hemendik gasolindegira eta jarraian lehenengo gurutzean ezkerrean hartzeko bide-berdea; laster itzi egin behar da hau eta jarraitu portlanezko bidetik , batzuetan basazko bidea eta beste batzuetan portlanezkoa heldu arte Alen (Olabarrieta) doan kotxeen bidea.

Hantxe bertan dago Alen auzoa, gaur egun ez dago ezer ez antxinako etxeekin…baina bai txalet berri batzuk, hemendik urtetzen deu antzinako tren baten errailak baina izan dogun eguraldiagaz ez dogu ikusi ezer ez, jarraitzen gaur egun antolatuta dagoen ibilaldia heldu gara Alen mendien azpira, hemen antzinako meategien aztarnak eta gudaren “mendiko bideak (trintxerak)”, igoera nahiko traketsa izan da hasieran bilatu arte bide-zidor bat doana mendiaren ertzetik, behin gailurrera helduta bedarra eta leku atsegina ibiltzeko.

Jeitsi gara GR123 bilatzera eta tunel batetik pasatu ondoren heldu gara Muñekas mendikateara, egia esan jarraitu dogu ezer ikusi barik, baina pista zabal bat ekarri dogu honaino.

Orain beste pista zabal bat heldu arte gezi bater dinoena: Mello (10 minuto) eta hemendik aukera desberdina heltzeko gailurrera, hartun dogu erdikoa eta gero jeitsiera eskumatik agertu gara leku bardinean.

Gailurrean buzoi galanta bat Munatones gazteluaren irudiagaz.

Behin hartunda berriz ere GR123 heldu gara aurrera egin dogu aurkitu arte gurutze bat diñoena: Muskiz bi leku desberdinatik, hartungo dogu eskumakoa eta pistaz-pistaz heldu gara pista batera diñoena: Pobal, hau hartun eta denbora gutxira beste pista bat ezkerretik eta horrela heldu gara Muskizeko goiko auzoetara, jeitsiera luze bat eta Muskizeko erdigunera.



Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau