Koordenatuak 166

Fecha de subida 2 de abril de 2017

Fecha de realización abril 2017

-
-
1.049 m
413 m
0
2,4
4,8
9,58 km

Bisitak 166, kokapena 2

Nondik gertu Labaien, Navarra (España)

Gaur hego haize zakarrak gure ibilbide moteldu du, baina hala ere, ibilbide zirkular ederra burutu dugu Beintza-Labaien herrian inguratzen duten mendien artean. Goian hodeiak ziztu bizian tarteka eguzkia ezkutatu egin zaigu, baina gero, lagun izan dugu. Leurtzako urtegira doan bidetik (PR-NA 102) seinale zuri eta horiekin batera, zurigorriak era izan ditugu bide erakusle, kontrabandisten bideari dagozkionak hain zuzen ere. Sigi-sagan marrazten den bide erosoan zehar ordubete behar izan dugu lasai Orraitako lepora igotzeko. Puntu honetan, Leurtzara doan xenda utzi, Monaxketa tontorrari bizkarra eman eta Munazorrotzera igo gara aldapa pikoari aurre eginez. Haizen gogor astintzen du eta eta kostata mantendu gara tente.
Tontorretik dagoen panoramika ederraz gozatu eta gero, Soratxipiraino zabaltzen den gandorrean zehar abiatu gara. Belarretatik erraz iritsi gara Mugako soroko muinora eta gertu ikusi dugun Soratxipiko tontorrerantz jo dugu segidan. Erpin geodesikoa eta buzoi zaharraren ondoan argazkia batzuk atera, gandorrean zehar jarraitu eta segidan Elloko leporantz jo dugu maldan behera.
Eragorriko tontorrera igo gabe, lepotik beherantz egin dugu pagadian zabaltzen den pista zabal bilatuz. Haizea baretu eta borda txukun baten atarian hamaiketakoa egin dugu. Azkara jaitsi gara Bezkingo errekaren ondora PR-NA 101aren bide-seinaleak segituz eta konturatu orduko Malerrekako Beitza-Labaiengo lehen etxeen ondora heldu gara. Kalean zehar bitan zatitu dagoen herri polit honen bigarren auzoaren bila joan gara. Errepidera atera eta gertu ikusi dugun goiko auzora igo gara, abiapuntura hain zuzen ere.
  • argazkia Soratxipi
Soratxipi
  • argazkia Munazorrotz
Munazorrotz
  • argazkia Mugako soro
Mugako soro
  • argazkia Ello lepoa
Ello lepoa
  • argazkia Orraita lepoa
Orraita lepoa
  • argazkia PR-NA 102
PR-NA 102
  • argazkia Eragorri
Eragorri
  • argazkia Beintza-Labaien
Beintza-Labaien

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta