Koordenatuak 279

Fecha de subida 19 de octubre de 2018

-
-
219 m
89 m
0
1,9
3,9
7,72 km

Bisitak 292, kokapena 8

Nondik gertu Urdazubi, Navarra (España)

Ikaburuko leizeak. Lezearen ondoan dagoen aparkalekuan emango diogu hasiera ibilaldiari. Atsedenlekua zeharkatu eta gure eskuinera jatetxea utziz, porlanezko pistan barna aurrera egingo dugu. Laster gure ezkerrera Ikaburuko iturria ikusiko dugu. Berehala egurrezko bide-seinaleek, SL NA-91ari dagozkion marka zuri-berdeek eta harrian margotutako pottoka urdinak pista utzi eta basoan sartzera gonbidatuko gaituzte. Bide osoa balizaturik dago eta ez dago galtzeko arriskurik. Pixkana altuera hartu eta berriro pistara aterako gara errepidetik oso gertu. Lurrezko bide batetik eskuinera hartuko dugu eta markak segituz, errepidetik aldenduko gara. Baserri bat utziko dugu gure eskuinera eta baso trinkoan sartzean xenda estu eta nabarmen batek Zelaieta eta Berraberriko lezeetara gerturatuko gaitu. Egurrezko barandak mugatzen duen bidetik jaitsi, bidegurutze batera heldu eta Zugarramurdira doan bideari helduko diogu.
Zugarramurdiko leizeak. Berraberria baserria eskuinera utzi, gazta ederra salgai duen Etxelekua baserriaren ondotik pasa eta errepidera iristean hau gurutzatuko dugu San Esteban ermitara igotzeko. Alkerdi auzoan gaude eta hemendik Zugarramurdi herrira joateko lizar, gaztainondo eta haritzen artean aurrera egingo dugu, bide-seinaleek erakusten diguten norabidean. Herrian sartzean, etxe zaharren artean marrazten den bidetik lezeetara jaitsiko gara. Ondo mugatutako bidea jarraituz leizeak bisitatzeko aukera izango dugu. Akelarre famatuak ospatzen ziren lezeak ezagutu ondoren, sarrera nagusia atzean utziko dugu eta metro batzuk aurrerago ezkerrera ateratzen den xendatik beherantz egingo dugu. Zugarramurdiko leizea zeharkatzen duen Infernuko ibaia gainditzeko aurkituko dugun egurrezko zubia pasatu eta gaztainondo eta ehunka urte dituzten haritzen artean, aldapan gora abiatuko gara Axkoko lezea dagoen lekua adierazten duen seinaleraino.
Sarako leizeak. Markoneko borda eskuinera utzi eta pista batera aterako gara. Ehun metro bete eta berriro harlauzez trazatutako xendarekin bat egitean, Sara herria, Larrun eta Arranomendi mendien kokapena erakusten dituzten hiruzpalau haitz ikusiko ditugu. Ikuspegiaz gozatu ostean, gertu dagoen Zejozilloko leizera jaitsiko gara. Ingurune karstikoan hedatzen den basoan zehar turismoarentzat prestatutako leze (jaten ematan dute) baten ondotik pasa eta ondo trazaturiko bidezidorra segituz errepidera aterako gara. Inguru honetan zuhaitz mota desberdinen izenak adierazten duten egurrezko hesolak aurkituko ditugu. Errepidearen paraleloan doan xenda polit batek Sarako leizeetara eramango gaitu. Bertara iristean, historiaurreko harpeaz gain, museo txiki bat eta parke megalitikoa bisitatzea merezi du.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta