Koordenatuak 648

Noiz igoa 18 de enero de 2019

-
-
1.451 m
820 m
0
4,3
8,6
17,19 km

Bisitak 24, kokapena 1

Nondik gertu Aurizberri, Navarra (España)

(2018-06-24)
Udako mendi egunpasa zoragarria Euskal Pirineotako mendi esangurutsu batean, Adi (1457m).

Ibilbidea Sorogaingo aterpetxean abiatzen da, bertan pasa nuen gaua, eta goizean gosaldu eta mendira. Lehenik Asundegi eta Behordegi mendiak igotzen dira ibarraren ekialdeko hegalean daudenak, ondoren Aztakarri Lepora jeisteko zelaian behera.
Puntu honetara iritsita igoera handiena dugu aurretik, lehenik Iturrunburu (1338) nahikoa luze eta maldatsua egiten dena eta Adatungo Lepora jeitsi ondoren Adi (1457m), nik ipar-mendebaldetik igo nuen, aurretik Adiko Soroako harrespila ikusgarriak bisitatu ondoren.
Adiko igoera gogor samarra da, baina poliki-poliki gora egiten da eta plazer handia da Euskal Herriko mendi handi baten gaina zapaltzea. 3,5-4 orduko ibilaldia.

Tontorrean bazkaldu eta gero jeitsiera bidea hartu behar, nik Pilotasoro-Odiako sendatik jeitsi nintzen, ordu pare batean Sorogaineko aterpetxean berriro.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau