-
-
532 m
63 m
0
3,5
7,0
14,07 km

Bisitak 1814, kokapena 28

Nondik gertu Landarbaso, País Vasco (España)

Listorreta-Susperregi aldetik Oiartzun aldera jeisteko ibilbide errexa eta freskoa, ia dena gerizpean baita. Oharra: kotxea Susperregin utziz gero, berriz ere bidean atzerantz bueltatu beharko litzateke, edota beste nonbaitetik igo bertara (Iturriotzetik Donejakue bidea jarraituz, adibidez: http://www.mapacaminosantiago.es/caminovasco/01-irun-hernani.htm).

Azalpenak: Susperregitik Malbazarreko leporantz abiatu behar gara. Bertan GR-121 hartu (marka txuri-gorriak), ezkerretara, Kausoro norabidean. Hasieran igoera leun bat pasako dugu, Aldura mendi magalean, baina gero bidea laua da Sorondora iritsi arte.

Bertan Oiartzungo herrira jaisteko aukera ezberdinak ditugu: kasu honetan PR-Gi 1007 (Artikutzako Trenbide Zaharra) aukeratu nuen, gerizpean doalako. Horretarako kotxe errepidea gurutzatu eta bestaldean dagoen bidea hartu beharko dugu, aldapa bera. Hortik aurrera, jarraitu marka hori-txuriak Karrika norabidean eta gero jarraitu erreka ondotik Altzibarrera iritsi arte.

1 komentario

  • argazkia Crislai

    Crislai 01-ago-2018

    Ibilbide hau egin dut  egiaztatua  Gehiago ikusi

    Fácil cómoda y buena para días calurosos al ir buena parte de ella por bosque

Nahi izanezkero edo ibilbide hau