-
-
304 m
4 m
0
4,1
8,2
16,43 km

Bisitak 2009, kokapena 18

Nondik gertu Gornutz (Montaña), País Vasco (España)

(eu)

Ibilbide zirkularra: Guadalupe-Marmairu-Justiz-Marla-Biosnar-Erentzin-Gaztarrotz-Guadalupe.

Jaizkibel Gipuzkoako kostako mendi bat da, Oiartzualdea eta Bidaso Beherea eskualdeetan kokaturik. Tertziarioko mendi eraketa bat da eta Allerru mendian du puntu garaiena (547 m.). Jaizkibel mendia Kantauri itsasoaren eta Pasaiako badia eta Txingudiko badiaren artean dago kostaldean labar handiak osatuz. Lur eremuen hiru laurdenak herri jabetzakoak dira, Hondarribia, Lezo eta Pasai Donibane udalena, hain zuzen. Basoak, belardiak, garo soroak, errekatxoak. Geologikoki ikusgarria da. Pasai aldetik 250 metroko itsas labarrak ikus ditzake, Europako altuenetakoak. Areniskako arkaitza da nagusi, kolore eta egitura harrigarriak erakutsiz. Aipatzekoa da Erentzin Zabaleko "rasa mareal"ean ikus daitezken harri bitxiak: Jaizkibelgo paramoudrak. Forma bereziko arkaitz silizeoak (borobilak) fosilen aztarneen gainean egitura bereziarekin garatutakoak. Eta hemen aurkitzen da munduko paramoudren konzentraziorik haundiena, baita egoera onenean daudenak ere.

Fauna eta flora espezie berezi eta arraroak bizi dira bertan. Hegaztien migrazioan geltokia eta ikuslekua ere bada. Natura 2000 Europako ekologia sarean Garrantzizko Tokia bezela izendatu zuten 2004 an.

Ibilbide hau itsas hertza arakatzen ibiltzeko pentsatuta dago, eta ez da Jaizkibel mendiaren tontorretatik pasatzen. Txangoa mendilerroaren gainetik luzatu ezkero Txingudiko bista zorragarriak ez ezik aztarna megalitiko ugari aurkituko ditugu, baita ere XIX garren mendean (Guda Karlistan) eraikitako 5 gotorlekuen hondakinak.

Pasai Donibanetik, Lezotik edo Hondarribitik balizatutako bide sarea haundi bat dago: Gr 121 (mendilerrotik dijoana), Donejakue bidea (Hondarribitik Guadalupera dijoana), Talaia Bidea (Higer muturra eta Pasai Donibane lotzen duena)) eta abar. Abiapuntu asko aukeran non aparkaleku, fonda eta bestelakoak
ere badaude.

Talaia Bidea jarraitu ezkero ez degu inongo zailtasunik aurkituko. Alternatiba asko daude. Ibilbide hontan zenbait puntuetan bide nagusia utzi eta garo eta oteen arteko bidexurretatik pasatzen da. Pasarte horietako zenbait puntuetan landaretza dexente dago eta erne joan behar da bidea jarraitzeko (hobe galtza luzeekin). Itsas hertzako arkaitzeen gainetik ere pasatzen da eta bi puntuetan (Erentzin eta Gaztarrotz) akaso eskuak erabili beharko direla
labarrak gainditzeko.

Oharra: abere suelto dexente dago (ardiak, behi eta behorrak...), beraz zakurrarekin joaten ba gera lotuta eraman.
Talaia-Hondarribia-Pasaia
Sendero
Gi-3440
20 m
Topopirineos 2a
Unpaved Road
Topopirineos 2a
Unpaved Road
Unpaved Road
Talaia-Hondarribia-Pasaia
Mintegiko Erreka
Roquedo

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau