Denbora  4 ordu 38 minutu

Koordenatuak 1123

Noiz igoa 13 de septiembre de 2019

Noiz egina septiembre 2019

-
-
413 m
187 m
0
3,6
7,2
14,35 km

Bisitak 5, kokapena 0

Nondik gertu Taramundi, Asturias (España)

Taramunditik abiatu eta Mazanovotik pasatuz, ekialdera egingo dugu, Salgueirasko ursaltora. Aukerako bisita da hau, eta espero genuena bete da: ez dago apenas urik. Berriro hasierako bidera itzuliko gara eta Esquíos auzoa izango dugu hurrengo jomuga. Etnografia museoa dago bertan eta inguruko baserriko lanabes eta tresna daude ikusgai.
Ibilbidean jarraituz, Veigas auzoa topatuko dugu, harrizko etxez osaturik eta basoz inguraturik. Hemen atsedena hartzeko lekuez gain, taberna eta jatetxea ere badaude. Bertan egondakoek esan zigutenez, modu onean bazkaltzen omen da. Guk egonalditxo bat baino ez genuen egin.
Teixoisera heltzeko Penaboa tontorretik pasako gara eta ikusmira polita da bertakoa. Taramundira itzultzeko garaia zen Santo Domingo baseliza ikusi ostean. Baina, nahastu eta etorritako bidetik itzuli beharrean, errepidez itzuli ginen. Egin behar dena zera da, etorritako bidetik gora itzuli eta errepidera atera ondoren, azpitik jarraitu Esquios pareraino, bertan egiten baitu bat joaneko bidearekin. Beraz, ez egin guk egin genuena.
Ursalto lehorra

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau