Denbora  4 ordu 16 minutu

Koordenatuak 986

Noiz igoa 14 de enero de 2019

Noiz egina enero 2019

-
-
1.048 m
607 m
0
1,9
3,7
7,45 km

Bisitak 253, kokapena 13

Nondik gertu Andoin, País Vasco (España)

Ibilbide ederra igandean buruturikoa. Adoain herritik abiatuz, Toberias ur-jauziak bisitatu eta ondoren Adoaingo portura igo eta bide zaharretik bueltatu.

7,5 kilometroko luzera eta 540 metroko maldako ibilbidea.

Paisai natural ederrak ikusteko beta eskaintzen duen txangoa da, baina ur-jauzietik gorako bidea ez da errazegia, lokatzez beterik egoteaz gain, nahiko malkartsua da eta zenbait puntutan tentuz ibiltzea eskatu egiten duena da. Gainontzeko igoera inolako trabarik gabe egiten da.

Ibilbidea eta altimetria







Adoain herria, Arabako aurreneko herrietarikoa da Sakanatik gerturatuz. Herrira iritsi eta enparantzan kotxeak utzi eta eguraldia ona ez den arren, mendiko traste guztiak paratuz, ibilbidea burutzera irteten gara 31 lagun.











 Urbasa eta Entzia aldera gerturatzen hasiko gara. Lainoak mendiak ikusten eragozten badiguten arren.



Herritik irten eta errota aldera gerturatuko gara, bertan Toberia errekatxoaren bertze ertzera zeharkatzeko.







Pista zuzenean jarraituz, metalezko ate bat dugu, hau zeharkatu eta ezker aldeko pistatik jarraitu.







Pistaren eremu batzuk lohiaz beterik daudenez, aldameneko bidexkak erabili behar izaten dira aurrera jarraitzeko.











Aurrerago bertze pisten bidegurutze bat izango da, oraingoan eskuinetik jarraitu.



Basoan barna, Toberiaz aldera poliki poliki gerturatzen gara.







 Toberias errekatxoaren sorburura gerturatzen garela nabaria da, noiz behin ere halako putsuak topatzen bai dira.



Bertze bidegurutze bat topatuko dugu eta oraingoan igotzeko ezkerretik jarraituko dugu, jaitsieran aldiz, bertze pistatik bueltatuko garelarik.









Toberiasen ur-jauzien zarata entzungai dugu jada. Apur bat aurrerago pista utzi eta eskuineko bidetik abiatu beharko dugu ur-ajauzi nagusietara iristeko.



















Toberias ur-jauziak benetan ikusgarriak dira. Urbasa- Andia -Entziaren Ipar aldera ur sorburu bakarra da. Uraren euskal agentziaren helbidean ibilbide eta info laburra ikusgai da.

Aurreneko zati honetan ikusgai diran ur-jauziak.











































Toberia erreka bertan zeharkatu behar dugu, bertze ertzeko maldatik gora jarraitu ahal izateko. Aurreneko aldapa nahiko malkartsua eta bidea lohiaz beteta egoten ohi denez, tentuz ibiltzea ezin bertzekoa da.











GEHIAGO IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2019/01/toberias-ur-jauziak-eta-adoaingo-portua.html
Andoingo portua. Bordetara jarraitzeko, eskuin aldetik segi.
Metalezko atea izango dugu pistaren erdian. Zeharkatu eta ezkerreko pistatik segi.
Adoingo portura igotzeko ezkerretik segi. Gero bide beretik itzuliko gara.
Aurrenik borda honetara iritsiko gara baina ertsita dago.
Borda hau aldiz zabalik dago eta eguraldia kaskarra bada aukera ezin hobea atsedenalditxo bat hartzeko edo eta babesteko.
Toberias erreka zeharkatzeko zubi bat izango dugu aintzinako errotaren aldamenean.
Eskuineko pistatik jarraitu.
Igoeran ezkerreko pistatik segi. Gero bertze aldetik jaitsiko gara.
Pista eskuinetik abiatzen den bidexkatik utzi.
Bordetara iristeko ezkerreko bidetik ekin.
Bidea laburtzeko eskuin aldetik jaitsiko gara. Igoerako bidegurutze batera ateraz.
Andoin herriko plazan kotxeak utzi eta ibilbidearen hasiera topatuko dugu.
Puntu honetan hesia gainditu behar da, eta ez dute atakarik prestatu.
Bide zaharrean aurkituko dugun iturria.
Pista batetara irten eta eskuinetik jaitsiko gara Adoin herritik igotzen den bide zaharrera ateratzeko. Aukeran da, magaletik gora egitea, honela harrizko bide zaharrera iristerik dago.
Toberias aurren ur-jauzi nagusia.
Bertze ur-jauzien eremua.
sorburuko ur-jauzia. Presa artifiziala izan arren, denboraren poderioz era bat kalzifikatuta dago.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau