Zailtasun maila   Ertaina

Denbora  3 ordu 40 minutu

Koordenatuak 379

Fecha de subida 12 de julio de 2016

Fecha de realización julio 2016

-
-
626 m
40 m
0
4,1
8,2
16,32 km

Bisitak 205, kokapena 4

Nondik gertu Zuloaga, País Vasco (España)

Tolosatik Amasara Uzturre mendiaren iparraldeko bideetatik joateko aukera eskaintzen dizu ibilbide honek. Baina kasu honetan ez gara Amasara Belabietako gainaldetik joango, baizik eta Aranerreka zulora jaitsita. Paraje polita.
  • argazkia ATAKA
  • argazkia ATAKA
Puntu honetan kontu pixka bat izan behar dugu. Bideak zabal jarraitzen du baina guk metro batzuk azpitik doan pistara iritsi behar gara. Beraz, ataka pasa ondoren, ezkerretara jo behar dugu eta bide zabalaren parean metro batzuk egin ondoren, aurrerago pistarantz jo behar dugu.
  • argazkia Bidegurutze 5
  • argazkia Bidegurutze 5
Pistan behera gatozela kontu pixka bat behar dugu eta, pista gora jarraitu beharrean, eskuinerantz hartu beheruntz.
  • argazkia Bidegurutze 4
  • argazkia Bidegurutze 4
Puntu honetan berriro lehen utzi dugun bidearekin bat egingo dugu, Belabieta aldera doana, marra zuri-horiak ikusiz. Bidegurutze honetan metro batzuk berriro atzera egingo dugu eta hesiarekin batera eskuinerantz bidezidorretik behera hartuko dugu.
  • argazkia Bidegurutze 6
  • argazkia Bidegurutze 6
  • argazkia Bidegurutze 6
Bidegurutze honetara asun ta landare pixka baten laguntzaz iritsi ondoren, eskuinerantz beherantz jarraitu behar dugu.
  • argazkia Bidegurutze 7
  • argazkia Bidegurutze 7
Hemen pista utzi eta bidezidorra hartu behar dugu. Azken tramoa dugu erreka zuloan bailara barrenera iritsi arte. Hasierako zati honetan landare dexenterekin egingo dugu topo. Hala ere, ibiltzeko ondo dago. Zoru bustiarekin, irristakorra.
  • argazkia Bidegurutzea 3
  • argazkia Bidegurutzea 3
  • argazkia Bidegurutzea 3
Hurrengo waikpointera joateko goiko bidea jarraitu dezakegu, ohiko bidea, marra zuri-horiak jarraituz. Nire kasuan, ezkerretako bidea hartu dut, bide desberdin bat jarraitu nahian.
Ia errekazulo barrenera iritsitakoan dugu bidegurutze hau. Bertatik Alustiza baserrira edota Loatzo mendi aldera igotzeko bidea hartu dezakegu.
  • argazkia ETXEZARRETA
  • argazkia ETXEZARRETA
Hemen bukatzen zaigu mendiko bidea eta errepidea hasi. Hortik Tolosaraino errepidez egin nuen buelta, Irura eta Anoetatik barrena.
  • argazkia IRURAKO BIDEGURUTZEA
  • argazkia IRURAKO BIDEGURUTZEA
  • argazkia IRURAKO BIDEGURUTZEA
  • argazkia IRURAKO BIDEGURUTZEA
Bidegurutze honetan gorajota Uzturreko gurutze edo buzoira igotzeko aukera duzu. Beherantz jota, berriz, Irurako herrira zuzen jaisteko aukera.
  • argazkia Irurako bidegurutzea 2
Hemendik ere Irurara jaisteko aukera duzu, baina kasu honetan pistatik barrena izango da.
Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta