Zailtasun maila   Ertaina

Koordenatuak 3191

Fecha de subida 20 de enero de 2015

Fecha de realización enero 2015

-
-
479 m
0 m
0
6,6
13
26,55 km

Bisitak 858, kokapena 14

Nondik gertu Zuloaga, País Vasco (España)

2015/01/19

Tramo dezente pistaz edo errepidez egin behar baditugu ere, ibilbide honek ikuspegi zoragarriak eskaintzen dizkigu Ernio, Aralar, Aiztondo bailara ederrera, eta baita, nola ez, kosta aldera.
Ibilbide hain luzea egin nahi ez duenarentzat, Asteasutik hasita ere ikusmira zoragarri horiek gozatzeko aukera handia dauka.

Tramo pare batean bidea ez da hain erosoa:

1.- AIZTONDO tontorrera igotzeko, haitz tarte ezerosotan ibili naiz, baita estura pare bat saltatu behar izan ere. ZARATEAITZ tontorrera igotzerakoan, basoan egurra mozten ari ziren eta adar handi asko zeudenez, jira-buelta batzuk egin beharrean aritu naiz. Hala ere, bukaerako zatia bidezidorretik egin dut, ondo.
Eragozpen hauek gabe eta tontorretara igotzeko asmorik ez duenak "1 bidegurutzea" waikpoint parean, bidea jarraitu baserriraino eta, GR baten marka zuri-gorriak jarraituz, eroso asko bide zabaletik ZARATEKO BENTAraino iritsi zaitezke.

2.- "2 bidegurutzea" waikpoint parean despistatu egin naiz eta bide zabaletik jarraitu det. Une batean erabat estutu zait eta, arbola erorien artean eta ibili arren, poliki aurrera egiteko moduan izan naiz. Bidea erorita zegoen baserri baten parera iritsi eta haren bidetik berriro Txurrura dijoan bidea hartu dut.
Hala ere, nik esandako puntuan gorantz bidea ikusi ezkero, itxura guztien arabera hori hartu behar nuen, zabal-zabal Txurru ingurura goitik beherantz agertzen baita.
  • argazkia 1  BIDEGURUTZEA
AIZTONDO eta ZARATEAITZ igo nahi ez badituzu, jarraitu kaminoa aurrerantz baserriraino.
Goi aldetik bidea egonez gero, itxuraz hori da mapatan markatuta agertzen dena eta jarraitu beharrekoa. Zuzen jarraituta, bidea estutu eta itxi egiten da, baina pasatzeko modukoa da.
  • argazkia AITZONDO
  • argazkia AITZONDO
  • argazkia AITZONDO
  • argazkia AITZONDO
Nik egindako bidetik igo beharrean, erosoagoa da belardian ikusten den bidezidorra jarraitu eta ni jaitsi nintzen bidetik igotzea.
  • argazkia ASTEASU
  • argazkia ASTEASU
Asteasu Gipuzkoako erdialdean eta Tolosaldea eskualdean dagoen herria da. 2014ean 1.509 biztanle zituen. Udalerria ekialderantz begira dagoen bailara batean dago kokaturik, Oria ibaiaren adarra den Asteasu errekaren haranean hain zuzen, eta bere irteera naturala Amasa-Villabonarantz da. Tolosatik 10,5 kilometrora eta Donostiatik 23 kilometrora dago errepidez. Asteasuren udalerri mugakideak hauek dira: Aia iparraldean, Zizurkil ekialdean, Larraul, Alkiza eta Anoeta hegoaldean eta Errezil eta Aia mendebaldean. (WIKIPEDIAtik hartua)
  • argazkia BASAGAIN
  • argazkia BASAGAIN
  • argazkia BASAGAIN
Basagain Anoetan dagoen mendia da. Bertan dagoen izen bereko Burdin Aroko herrixka gotortua, Oria ibarraren gaineko ikuspegi zabala duela. Herrixka honen irudikapena Anoetako armarri berrian ageri da[1]. Basagaingo Herrixka Gotortuaren Gune Arkeologikoa, 2010ko otsailaren 2an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna. Herrixka Gotortua Burdin Aroko herrixka gotortua mendiaren gailurrean dago, 295 metroko garaieran. Malda handiak ditu alde guztietara, eta horrek zaildu egiten du bertaraino iristea. Herrixkaren mugak erraz antzematen dira, haren perimetroan eraikitako harresi exentuaren arrastoak ikus daitezkeelako. Harresitik barnera igarotzeko, ateren batek behar zuen ekialdeko hegalean. Harresiaren egitura, oro har, erraz igartzen da denboraren poderioz beraren gainean amildutako materialak sortzen duen goititzeari erreparatuta. Gaur egun egitura zuzenean ikus daiteke ekialdeko bi tokitan egin diren indusketa arkeologikoei esker. Paramentu bikoitzeko lana da, barnea material betegarriz osatua. Paramentu biak lehorrean hartutako kareharrizko harlauzaz eginak daude, baina barrualdekoak kanpokoak baino handiagoak dira. Horma barruko betegarria irregularragoa da. Herrixkaren hormaz barrualdeko gunean garoa eta belarra hazten dira gehien bat (salbu eta erdialdean iparralderanzko lur-zerrenda txiki batean, non bertako espezieak hazten baitira), inolako basogintza-ustiapenik gabe alegia. Horrenbestez, basoa bera da (pinuak, pagoak, haritzak...) argi eta garbi harresiaren kanpoaldeko lerroa markatzen duena. Herrixkaz kanpoaldera dagoen ia lur guztia, hesitik bertatik hasita, basogintzarako erabiltzen da. Gailurreraino pista baten bitartez irits liteke, ekialdetik. Behin tontorrera helduta, erdibitu egiten da, eta hainbat bide sortzen dira herrixkan zehar ibiltzeko, baita gunea inguratuz ere. Hemen egindako indusketa sistematikoetan aurkitu diren lurpeko aztarnek erakusten dite nola moldatzen ziren orduko gizaki haiek beren etxeak egiteko, nolako ekoizpen-moduaz baliatzen ziren eta nolakoa zen haien bizimodua. Horma barruko aldearen zati bat, gaur egun, indusketa fasean dago; beraz, sektore bat irekita dagoenez, lanak jarraitzeko zain, egiturak plastiko batez estalita daude, babestu ahal izateko. ( WIKIPEDIAtik hartuta)
  • argazkia ELIZMENDI
Asteauko auzoa. Herriko parrokia bertan dago.
  • argazkia ORIO
  • argazkia ORIO
Orio (bertakoen hizkeran Oriyo) Gipuzkoako iparraldearen erdialdean dagoen kostaldeko udalerri bat da, Beterri eskualdekoa. 5.372 biztanle ditu. Informazio gehiago: http://eu.wikipedia.org/wiki/Orio
  • argazkia ORIOKO HONDARTZA-ANTILLA
  • argazkia ORIOKO HONDARTZA-ANTILLA
Antilla Antilla Gipuzkoako hondartza bat da. Orioko udalerrian kokatuta dago, Oria ibaia itsasoratzen den tokian. Ezaugarriak Hondartzak 220 metroko luzera dauka eta Orioko erdigunetik 1.300 metrora dago. (Wikipediatik hartuta)
  • argazkia TXURRU
  • argazkia TXURRU
  • argazkia TXURRU
  • argazkia ZARATEAITZ
  • argazkia ZARATEAITZ
  • argazkia ZARATEAITZ
  • argazkia ZARATEAITZ

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta