Denbora  4 ordu 19 minutu

Koordenatuak 2813

Noiz igoa 8 de agosto de 2017

Noiz egina agosto 2017

-
-
376 m
-19 m
0
4,4
8,7
17,48 km

Bisitak 469, kokapena 6

Nondik gertu Rondilla, País Vasco (España)

07 AGO 2017 14:26

Beste ibilbide ezberdin bat egiteko asmoarekin atera banintzen ere ( ze, une batean, bidea itxita eta jarraitu ezinez aurkitu bainintzen ), azkenean Imazen pagoa ikusi eta Elordi eta Ollaun mendiak igotzea pentsatu nuen.

Buelta politta.
Hemendik aurrera jarraitu ezinik geratu nintzen. 260 m altura
Nire asmoa Iruntzubi baserri ondoko industriagunera jaistea zen baina, une batean, bidea landarediak erabat hartua zegoen ( larra, osinak, ... ) eta ezin izan nuen jarraitu. Orduan, puntu honetan pagoa ikustera igo eta ibilbide berria egitea pentsatu nuen.
Honaino bidea garbia zegoen. Hemendik aurrera inor asko ibili gabeko gurdibidea hasi zen.
Altzo gainean dugun muinoa. Ikuspegi bikainak Altzo eta Alegi aldera
Elordi tontorretik gertu. Azpian dagoen urritzaraino jaitsi behar gara.
Tolosako TB antenak dituen muinoa. Kuriosoa gertatu zen kurrilo banda hara eta hona une horretan egokitu izana.
Imaz bertsolariak orain dela 180 urte landatu zuen pagoa. 23 metroko altuera du eta pago motza da, kimaketa berezia duena (Europan egiten den bakarra). Altzoko "Imazen pago" motz horrek Eusko Jaurlaritzaren zuhaitz bereziaren izendapena jaso zuen 1997 urtean. Joxan Lizarribar zenak (BERRIA taldeko Lehendakaria eta Imaz bertsolariaren ondorengo zenak) jaso zuenez, Imaz bertsolariak andregaia ezagutu zuenean landatu omen zuen pagoa. Maitasuna, edertasuna eta euskalgintzaren karga emozional eta sinbolikoa uztartzen dituen pagoa da, beraz.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau