Koordenatuak 1484

Fecha de subida 27 de diciembre de 2017

Fecha de realización diciembre 2017

-
-
595 m
73 m
0
2,7
5,5
10,94 km

Bisitak 230, kokapena 12

Nondik gertu Rondilla, País Vasco (España)

Tolosatik Urkizura joan-etorria egiteko ohikoa ez den bidea.

Lehendabizikoz argitaratu nuenetik, berriro Urkizutiko Munitaberri paretik beherako zatia GPSarekin egin dut eta lehen falta zitzaion zehaztasuna du orain.

Urkizu aldetik dauden ikuspegiak bikainak dira, Aralar aldera gehien bat.
Hemen, hesturan alanbrea moztuta dagoen paretik pasa eta errepidera jaitsiko gara.
Hemen Urkizura zuzenean doan ohiko gurdibidea utzi eta eskuinetik Erniozabal aldera doan bidea hartuko dugu.
Puntu honetan hainbat ibilbide jarraitu ditzakegu. Eskuinerantz Erniozabal eta Mendikute aldera. Zuzenen gora jarraizten badugu, Urkizutik Artzubira doan pistara aterako gara. Baina guk, hemen, ezkerretara hartuko dugu, zuzenean Urkizura eramango gaitun gurdi-bidetik.
Puntu honetan, gurdi-bideak ezkerretara eta behera egiten du. Guk, berriz, goiko bidezidorra hartuko dugu. Gorostizu baserri parean egingo dugu ibilbidearen punturik garaiena. Hortik aurrera, baserriaren ezkerretatik barrena, beherantz joko dugu Urkizuraino doan gurdi-bidetik. Urkizura iristear garenean, ezkerretara iturria aurkituko dugu.
Urkizutik Malaka baserrirantz doan bidean, puntu honetan eskuinera hartuko dugu. Pintura berde fosforitoarekin egindako gezi bat jarraitu behar dugu Olarraineraino. Egia da hainbat unetan gezia ez dagoela nahi genukeen leku guztietan margotuta eta une batzuetan pixka bat zalantzan aurkitu gaitezkeela, Munitaberri baserri parean errepidera ateratzen garen puntutik aurrera gehien bat.
Hemen errepidea utziko dugu, ezkerretara aurkituko dugun atakatxo beltz hestu bat gurutzatuz. Gezi berdea ia ikusiko ez dugun arren, belardian behera joan behar gara atzera berriro errepidearekin bat egin arte.
Munitabarrena baserriko errebuelta itxiaren erdian gurdibide bat abiatzen da beherantz. Hortik barrena jaitsi behar da. Gurdi -bideak zabal eta garbi jarraitzen du, beherago atzera errepidearekin bat egin arte. Puntu honetan, errepidearen ezkerretik jarraitzen du gurdi-bideak, garbi-garbi beherantz.
Errepidearekin ia berriro elkartzera dijoanean, 30 bat metro lehenago, txabola baten parean, harri bat ikusiko dugu eta bertan "gezi berdea" halamoduan margotuta, gurdi-bidea utzi eta ezkerretara joan behar dugula erakutsiz. Bidea zabal xamarra da eta zuhaitz baten azpitik pasatakoan berriro eskuinetara etorriko da. 20 bat metro aurrerago, ezkerretara, atakatxo bat ikusiko dugu. Gurutzatu eta belardi aldapatsu baten barrenean, zubitxo txiki bat ikusi behar dugu. Bidea ardibidea bihurtzen da; kontu handiz jaitsi bertaraino. Bidezidorra erreka ondoan dagoen txabola aurrean bukatzen da. Zubitxoaren parean iturritxoa aurkituko duzu.
Urkizu Tolosako landa-auzo bat da. Hernio mendiaren magalean dago, 522 metroko altueran, Tolosako herri gunetik mendebaldera 8 kmtara. Eskualdeko ikuspegi zabalak eskaintzen dituen auzoa da: iparralderantz Oria bailara, ekialderantz Tolosako herri gunea, Uzturre mendia, Erroizpe mendia eta inguruko Ibarra, Belauntza eta Leaburu herriak eta hegoalderantz Aralar mendilerroko bista zabala. 2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 41 pertsona bizi ziren bertan.
Zubitxoa gurutzatutakoan, errepide estu bat dugu. Hartu eskuinetara eta Olarrainera aterako gara. Bertan, trenbidea gaineko zubitik pasa eta Tolosara doan errepidera iritsiko zara.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta