Koordenatuak 358

Fecha de subida 8 de mayo de 2008

Fecha de realización marzo 2008

-
-
768 m
627 m
0
0,9
1,8
3,54 km

Bisitak 3661, kokapena 41

Nondik gertu Etxarri, Navarra (España)

Gaur Tomazulora goaz, ez du oso eguraldi ona egiten, baina ez du euria ari. Hala eta guztiz ere kapa hori batzuk eman dizkigute behar izango bagenitu. Mendian gaude eta merienda eman digute; txokolatezko ogitartekoa. Kobazulo batzuk ikusi ondoren, euria hasi da. Kapak jarri eta aterpetxera abiatu gara.
Tomaszulora goaz denok Arotz-Eneatik arratsalde pasa.
Putzu honetan aurki ditzakegun zapaburuak Arotzeneakoek, bidean gora egitean aurkitzen diren beste putzu batzuetatik ekarri dituzte zeren eta eguraldia dela eta lehortu egiten dira.Igel- gorria deitzen da espezie hau eta galtzen ari da, igel batek jartzen dituen 1.000-2.000 arrautzetatik bat edo bi bakarrik jaiotzen dira.
Kobazulo hau dagoen mendia kareharrizkoa eta euria bertan sartzen delako eta harria gastatzen duelako sortu da gentizulo kobazuloa, izenak berak dioen bezela kondairak esaten du gentilak bizi zirela garai batean.
Kobazuloari Tomaszulo deitzen zaio, orain dela urte asko Tomas izeneko artzai gazte bati ardia jausi zitzaion zulo batetik, baino zulo horretatik ezin zen atera eta ardia hartzeko zulo bat egin behar izan zuten mendian eta hortik aurrera hor gorde zituen ardiak.
Tomaszuloko ibilbidea amaitu dugu eta Arotz Eneara bultatu gara.
Nafarroan dagoen herri txiki bat da Etxarri Larraun eta 35 biztanle ditu,bi hitzez osatua dago izena.Lau Etxarri daude.Herri honi Etxarri deitzen zaio Larraun bailaran dagoelako.
Arratsaldean mendian eseri ginen margarita behiaren hezurrak erakutsi eta gero, ogia txokolatearekin meriendatu genuen.
Landare honekin ginebra egiten da.
Fruitu gorriak dituen sendabelar bat da. Beherakoentzat balio du eta infusioan gehien bat.
Margaritaren hezurrak bereiz daitezke. Hau, herriko baserritar baten behi kuttunena zen. Goiz batean, hilda aurkitu zuen bere ikuiluan eta auzokidearen laguntzaz, traktorean eraman zuten mendira. Historio hau monitoreek kontatu ziguten baina ez da errealitatea. Oraindik ere, bertan daude bere hezurrak. Argazkian ikusten duzuena bere burezurra da.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta