Denbora  5 ordu 54 minutu

Koordenatuak 2286

Noiz igoa 25 de diciembre de 2017

Noiz egina diciembre 2017

-
-
1.282 m
512 m
0
5,2
10
20,92 km

Bisitak 326, kokapena 14

Nondik gertu Monreal, Navarra (España)

Gaur Elo herritik abiatutako ibilbide zirkular luzetxo bat aurkeztuko dut.

Elomendi helmuga nuen baina goizean goiz ibiltzen hasi naiz eta eguraldia, hotza bazen arren eguzkitsua dago, ibilbidea luzatzeko aukera eskainiz.







Elo herrian utzi dut kotxea eta denbora galdu gabe, ibaiara jaitsi eta Elomendira igotzen den errepidea hartu dut.



















Errepidetik zati labur bat egin eta gero, eskuinetik, eraikin baten hormatik, bidetxo bat abiatzen da eta bertatik atera naiz.







Errepidera eramango nau berriz ere. Laburbide bat da.

Berriz errepidera ateratzean eskuinetik, tartetxo batez asfaltoaren gainetik jarraitu beharra dago.



















Bihurgune batetara iritsiko gara eta bertatik abiatzen den pista batetara pasako naiz.



Pista nagusi honetatik kilometro batzuk ibili beharra dago, Elo mendiren gibeleko aldera iritsi arte.

Aurreneko zatian pinadi batean sartuz eta geroago Jehesua edo Diablozuloko trokara iritsi eta landaredian aldaketa nabari bat izango dugu.























Malpikako bidean barneratzean basoa nahiko itxia aurkituko dugu, pagadiak, ezpelak eta gaur bezalako egunetan ura apur bat daraman errekatxoarekin.

Bidegurutze batetara iritsiko naiz. Eskuin aldetik Elomendiko magalera iritsiko gara; zuzen jarraitzekotan Iturriotzeko iturrira eta handik Karbotari mendi aldera eta gaurkoan hartu dudanetik, eskuinetik Txanburu mendira eta errota eolikoko parkearen aurren zatira.



GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com.es/2017/12/txanburu-karbotari-ekisoain-eta.html
Intersection

Bide-Gurutzea 01 Eskuin

Frontoitik atera ibaia aldera eta pistan eskuinera jo zubi aldera.
Intersection

Bide-Gurutzea 02 Ezker

Elomendira igotzen den errepidea bertan hasten da. Puntu honetan ibaia zeharkatuko dugu eta Donajakue bidea utzi ere.
Intersection

Bide-Gurutzea 03 Eskuin

Errepidea apur bat jarraitu eta aurreneko eraikinarekin topatzean, eskuinetik desbideratu. Laburbidea da.
Intersection

Bide-Gurutzea 04 Eskuin errepidez

Berriz errepidera atera eta oraingoan gorako norantzan bertatik zati bat jarraitu.
Intersection

Bide-Gurutzea 05 Eskuin pistara

Errepidearen bihurgune honetan pista batetara zuzen pasatu beharra dago.
Intersection

Bide-Gurutzea 06 Eskuin

Bidegurutze nagusia. Bertan bide eta aukera ezberdinak dira. Gaurkoan eskuinetik gorat abiatzen den bide estutik abiatuko naiz Txanburu mendira igotzeko.
Intersection

Bide-Gurutzea 07 Eskuin

Basoan hesi baten aldamenean dugun bidegurutzea. Gaurkoan eskuinetik hesiaren aldemenetik igotzen jarraitu.
Intersection

Bide-Gurutzea 08 Eskuin

Haize errotetara iritsi eta pistatik metro gutxi batzutara, etxola baino lehenago eskuinetik mendira jo.
Intersection

Bide-Gurutzea 09 Ezker

Azken antenara doan pista puntu honetan utzi beharra dago. Ezkerretik ezpelen artean ateratzen den bidexka hartuz.
Intersection

Bide-Gurutzea 10 eskuin pista

Txanburun izan eta gero, bertze errotak dauden aldera jaitsi eta pistarekin berriz topo egin. Oraingoan eskuinetik jarraituko dut.
Intersection

Bide-Gurutzea 11 zuzen

Pista nagusiak bidegurutze bat du bertan. zuzen jarraitu. Eskuinetik bertze errotetara eta Unzueko haitza eta karraskalera jaisterik dago.
Intersection

Bide-Gurutzea 12 Ezker

Erne bidegurutze honetan. Ekisoain mendia berean dagoena da. Pista ona zuzen jarraitu egiten du baina ezkerretik beherat lurrezko pistara pasatu beharra dago.
Intersection

Bide-Gurutzea 13 zuzen

Elomendiri itxulia ematen dion pistarekin topatu egiten zara puntu honetan. Bide zabala utzi eta zuzen gorantz abiatzen den bide estura pasatu.
Intersection

Bide-Gurutzea 14 Zuzen

Elomenditik jaistean, errepideko hirugarren bihurgunean aterako naiz jaitsierako bidea topatzeko.
Intersection

Bide-Gurutzea 15 ezker

Errepidetik apur bat jarraitu eta gero, harri multzoak adierazten duten puntutik bidera pasako naiz.
Intersection

Bide-Gurutzea 16 ezker

Berriz ere harri multzoak adierazten duten puntuan errepidea utzi.Oraingoan tarte ederra aurrezteko.
Intersection

Bide-Gurutzea 17

Errepidea zeharkatu puntu honetan.
Intersection

Bide-Gurutzea 18 eskuin

Pinadia pasa eta gero pista zabalagora aterako naiz. Eskuinetik abiatu eta handik gutxira igoerako pistara iritsiko naiz.
Waypoint

Kontrol eolikoa

Alaitz mendizerrako haize erroten kontrol egoitza.
cima

EKISOAIN mendia

Erroten artean dagoen bertze gailurra. Kasu honetan errota batean idatzirik ageri da mendiaren izena eta altuera.
cima

ELOMENDI

Elomendi antenaz betetako mendia da. Iruñerria osorako uhinen hedadurak, gune estrategikoa delakoaren isla dira. Ikuspegi ederrak ditu edozein lekura begiratuta.
cima

KARBOTARI

Erroten arteko bertze gailurra.
Waypoint

KATEAK

Elomendiko goiko Hego aldeko magalean, bidea oso malkartsua eta maiz lohiaz beterikoa denez, zenbait metrotan kateak aurkituko ditugu igoera errazteko. Lohia dagoenean, benetan laguntza estimagarria.
Erlijio-eraikina

Santa BARBARA BASELIZA

Elomendi gailurretik gertu dagoen baseliza da hau. Ikuspegi paregabeak dituena eta maiz haizez babestutako gune bakarrenetarikoa.
cima

TXANBURU

Txanburu mendiko gailurra ez da oso erraza aurkitzeko. Buzoitxo bat eta zutoi batek adierazten dute.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau