Jaitsi

Distantzia

6,69 km

Desnibel positiboa

288 m

Zailtasun maila

Erraza

Desnibel negatiboa

289 m

Gehieneko garaiera

955 m

Trailrank

33 4,3

Gutxieneko garaiera

741 m

Ibilbide mota

Zirkularrak
  • argazkia Txurruko punta, Beundetik (Zegama)
  • argazkia Txurruko punta, Beundetik (Zegama)
  • argazkia Txurruko punta, Beundetik (Zegama)
  • argazkia Txurruko punta, Beundetik (Zegama)
  • argazkia Txurruko punta

Koordenatuak

154

Noiz igoa

2 de junio de 2017
  • Balorazioa

     
  • Informazioa

     
  • Erraza jarraitzeko

     
  • Ingurunea

     
Izan zaitez lehena txalotzen
1 iruzkina
 
Elkarbanatu
-
-
955 m
741 m
6,69 km

Ikusita 399 aldiz, jaitsita 18 aldiz

Nondik gertu: Otsaurte, País Vasco (España)

Txurruko Punta edo Txurro (990m) mendi ezaguna da Zegaman, Altzania mendilerroko punta belartsu eta garbia da.

Ibilbide erraz eta labur batean iritsi gaitezke bertara Beundeko atsedenlekutik. Otzaurteko gaineko bidegurutzean Andikoetxea baserritik doan pista hartuta iristen da Beundera (832m). Otzaurtetik bertatik oinez abiatzeko modukoa ere bada. Bihurgune ugariko pistaz erraz iristen da Beuderaino. Izena daraman harriak ematen du ongi-etorria.

Autoa aterpearen eta iturriaren ondoan utzi eta oinez Altzania alderako pistan abiatzen da Txurruko Punta aldera. Metro gutxiren bueltan bidegurutze batera iristean, pista albo batean utzi eta maldan gora joanda Unamendi (898m) mendi biribilaren gainera iritsiko gara hogei bat minutuan. Atzean, Aizkorri-Aratz mendi lerrora ikuspegi paregabea dago gune honetatik.

Hemendik Ultzamako lepora (823m) jaisten da; usategi ilarak erakusten du Txurruko Puntarako bidearen norabidea. Bertatik hasten da tontorrerainoko igoera malkartsua. Hogei bat minutuko igoeran jotzen da begiz tontorreko harria; buzoi bat ere badago goian. Altzaniako mendiak ikusten dira bata bestearen atzetik; Larrebil, Apota, Agiñaran edo Hirumuga, ehizarako postu preziatuak jasotzen dituzten mendiak. Baita Aratz, Aizkorri, Urbasa eta Beriain handiak ere. Bista ederrak daude tontorretik egun argietan. Magalean, behean, ageri da Urdalurgo urtegia (645m).

Beherako bidean erraz jaisten da Garagartzara (811m). Tontorretik pagadiaren ezker aldetik iristen da bi haitz-pusken magalean dagoen gunera. Handik, pistaz itzuliko gara hasierako puntura.

Gehiago ikusi external

Gailurra

Txurruko punta

1 iruzkina

  • argazkia munain509

    munain509 2 ene. 2019

    Ibilbide hau egin dut  egiaztatua  Gehiago ikusi

    Facil y bonita para hacer con niños

Nahi izanez gero edo ibilbide hau