Koordenatuak 486

Noiz igoa 14 de abril de 2019

-
-
1.111 m
492 m
0
1,8
3,7
7,34 km

Bisitak 12, kokapena 3

Nondik gertu Udala, País Vasco (España)

(2019-03-30) Arratsalde pasako mendi ibilaldia. 3,5 ordu.

Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.

Txangoa Udalako aparkalekuan abiatzen da, bertan autoa uzteko toki zabala, atseden-lekua eta taberna ere badaude.
Ohiko senda jarraitzen da Ekialdeko Puntara doan sendaren bidegurutzera iritsi arte, hemen guk Erdialdeko Atxara doana hartuko dugu, zati bat aurrerago ere bigarren bidegurutze bat dago, hau Udalaitzera zuzen igotzen den senda da, baina ez dugu jarraituko.
Erdialdeko Atxararen parera iritsiko gara, hona artekoa ez da malda handia izan Udalaitz azpitik joanez, baina hemen gorako bideskari jarraituko diogu lehenik eta ondoren senda amaitzen da eta begiz jarraitu behar da Udalaitzeko tontorrera, zati honetan malda handiagoa da.
Udalaitzeko tontorra zapaldu ondoren mendebalderantz jarraituko dugu, Erdialdeko Atxako tontorra ere zapalduz eta Pozutxuetara daraman sendan behera jeitsiko gara, tarte honetan bidea erosoa da.
Pozutxuetatik aurrera Udalara itzuliko gaituen pista jarraituko dugu.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau