Koordenatuak 417

Noiz igoa 2 de enero de 2019

-
-
1.265 m
499 m
0
2,7
5,3
10,64 km

Bisitak 41, kokapena 5

Nondik gertu Brinkola, País Vasco (España)

(2018-12-06)
Ibilbide laburra, arratsalde pasa, Udanako mendatean abiatu eta Biozkornako Lepoa eta tontorraraino, ondoren beste bide batetik jeisteko. Lehen zatia nahikoa etzana da 700m aldera arte, baina hortik aurrera malda zutitzen hasten da eta horrelaxe jarraitzen du Biozkornako tontorreraino, 1274m. Ordubeteko igoera. Itzulera bidea Legazpi aldetik egiten da Trikuetxeta tontortxoaren ondotik doan bideskatik.


Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.
Lepoa

Udana mendatea, hasiera puntua

cima

Ariztiziarreta (610m)

Ibilbidearen hasieran pinudi batean dagoen tontortxo bat.
Hondakinak

Kataberako mehatzeak

Garai bateko mehatzeak. Etxola eta hondakin batzuk ikusi daitezke oraindik.
Lepoa

Biozkorna Lepoa

Biozkornako Lepo ezaguna, bertan norabide ugariko sendak pasatzen dira.
cima

Biozkorna (1274m)

Ibilaldiko gailurra, Aloña mendizerrako ekialderen dagoen tontorra. Sarde batekin eginiko postontzi berezia du tontorrean.
parquing

Udanako mendatea, aparkalekua, amaiera puntua

Udanako mendatea Oñati aldera pasa eta bihurgunearen ondoren autoa uzteko txoko bat dago bertan.

2 iritzi

  • Zospo 09-sep-2019

    Udanatik biozkornarako bidea bizikletan egiteko modukoa da?

  • argazkia Xabiaram

    Xabiaram 09-sep-2019

    Kaixo Zospo,
    Nik uste bizikletarekin mendian ibiltzera ohitua bazaude, egin daitekeela.
    Udanatik hasita lehen zatia basoan zehar da eta pista nahiko zabala dago, 700 metrotik gora zailtasuna malda handia izatea da. Gero bigarren zatian meatzeen aldera iritsitakoan, hemen bidea ez da hain zabala eta azken zatian katabera aldean senda estu samar bat baino ez dugu, eta agian Biozkornako Lepora azken metroetan bizikleta eskuekin hartu beharra, harritsua delako.
    Baina gainontzean hasieran esan bezala mendian ibiltzen trebea bazara, bai egin daiteke.

Nahi izanezkero edo ibilbide hau