Koordenatuak 235

Noiz igoa 5 de enero de 2014

-
-
221 m
23 m
0
1,6
3,1
6,22 km

Bisitak 1323, kokapena 9

Nondik gertu Gaiztarro, País Vasco (España)

Ibilbide honen helburua Ulia mendiaren zehar bidaia historiko bat egitea da eta proposatutako sei geldialdi eginez, zenbait elementu historiko eta paisajistikoen azalpenak jasoko ditugu.
Ibilaldia Mirakruz gainan hasten da, Parada baserriaren parean, eta bertatik Ategorrieta auzorantz abiatuko gara, Jose Elosegi Alkatearen hiribidetik behera. Ategorrietatik Uliara igoko gara XX. mendearen hasieran eraikitako tranbidearen bideari jarraituz. Goian, Uliako Interpretazio Zentroa bisitatuko dugu eta ibilbidea bukatzeko Mendiola bidetik Mirakruz gainara jaitsiko gara.
Bertatik Lezoko Gurutze Santua ikusten zelako datorkio izena. Gaina zeharkatzen duen errepidea, Erdi Aroan Donostiatik Errenteriara eta Hondarribira zihoan bidea zen eta bere inguruan baserriz osoturiko nekazal eremua osatu zen. Aro Modernoan, baserri hauetako batzuk oinetxe bihurtu ziren (Parada, Arnaobidao, Gomistegi eta abar). Ibilbide historiko hau XIX. mende amaieran hasikon dugu, Mª Rosario Roquerok Mirakruz gainan 1887. urtean 15 eraikuntza zeudela dio, denera 162 biztanle. Urteak igaro ahala, nekazal eremua murrizten joan zen urbanoaren alde, Labeas eta Parada baserriak soilik iraunduz. Urbanizazio prozesu horretan eragin handia izan zuen Frantziako mugara zihoan errepide nagusi berria eraikitzeak (1847. urtean)eta ibilbidea Donostiatik igarotzeak. Mirakruzetik igarotzen zuen jatorrizko errepideak Intxaurrondo kaletik eta Ategorrietako Galtzada zaharretik jarraitzen zuen. Egun ezagutzen dugun hiribidea 1881-1903 urte bitartean egin zuten.
Inguru honetan Altza eta Donostia arteko muga zegoen 1940. urtera arte, eta bertan Buskando eta Baroyene baserriak zeuden. Sorobordan Donostiako Udalak mintegia jarri zuen 1907. urtean. Mintegiaren azpian ur-biltegiak daude, Ulia mendiaren urak hiriko horniketan eduki duen garrantziaren erakusgarri. Donostiako biztanle kopurua handitzen zijoan heinean, ur beharra gero eta handiagoa zen eta Joaquín Ramón Etxebeste arkitektoak ura Moneda eta Lapatzandegi baserrietatik ekartzeko proiektua abiatu zuen eta 1850. urtean ubidea eraiki zen. Obra honek ez zituen ur hornidura arazoak konpondu eta Uliako ipar isuritik ura ekartzeko proiektua Antonio Cortazarrek 1862-1865 urte bitartean burutu zuen,Errotaxar iturritik Atximasgaina muinoaren barren-barrenetik Aitzondo tunela eraikiz. Jarraian, 1869. urtean, Ingeles iturritik ura ekartzen hasi ziren. Urte horretan ere Soroborda ur-biltegiaren eraikitze lanak abiatu ziren eta 1872. urte artean amaitu. Ulia mendiaren itsasaldeko isurian dauden bi akueduktuak 1878an eraiki ziren. Ur-hornikuntza sistema osatzeko Txoritokietatik Sorobordara ura ekartzeko beste ubidea egin zen 1881. urtean.
Geldialdi honetako azalpenarekin hasteko XIX. mendera atzera egingo dugu. Garai hartako nekazal eremuan hainbat baserri zeuden eta hauen artean, ateak eta leihoak gorriak zituen baserri bat nabarmentzen zen eta hortik hartu omen zuen auzoak "Puertas Coloradas" edo "Ategorrieta" izena. XIX. mendearen amaieran nekazal eremua aldatzen hasi zen, baserriak desagertuz eta eraikuntza berriak sortuz: Notre Dame (1882), Soro Txaleta (1899)... XIX. mendean Errenteriara joateko tranbia jarri baino lehen, bide honetatik egunero bi diligentzia soilik pasatzen ziren. Herrerako tunela 1886. urtean eraiki zen eta lehenengo tranbiak 1888eko ekainaren 25ean igaro zen bertatik. Animaliek tiratutako tranbiak tranbia elektrikoengatik ordezkatu ziren 1897.urtean. Errenteriako tranbiak 1958. urtean egin zuen azken bidaia, trolebusengatik ordezkatuak izan zirenean. Toki Alai etxearen atzean, Ategorrietako tranbiaren geltokia dago. Uliara igotzeko tranbia 1902an eraiki zuten. Tranbidearen luzera 3.080 metrokoa zen, eta aldaparen malda % 6koa zen. Tranbiak 1918. urte arte funtzionatu zuen.
Mendikoetxeberrigainan kokatzen zen goiko tranbiaren geltokia. Bere ondoan jatetxe bat zegoen, eta 1907. urtean Torres Quevedok Uliaren tontorreraino igotzeko transbordadorea eraiki zuen. Bere ibilbidea 280 metrokoa zen, altuera:28 metro, eta 18 pertsona garraia zitzakeen. Transbordadorearen zerbitzua 1912an eten zen.
Donostiako Udalak 2011. urtean ireki zuen zentroa, Ulia mendia bisitariei ezagutzera emateko, mendi honen ingurune fisiko, natural eta historikoan sakonduz.
San Juan auzoan egingo dugu geldialdia, mendi tontorraren ondoan dagoen etxe multzoan. Auzoko eraikuntza gehienak XX. mendearen 20 eta 30 hamarkadetan eraiki ziren. Inguru honetatik Ulia mendiko gune interesgarrietara heldu gaitezke: Txurrerokogaina, Atximasgaina, Herri Ametsa ikastola, Mendiola eta Illurgita badia. Azken topónimo hau, Illurgita, XII. mendean Nafarroako Antso III.a erregeak Leireko Monastegiari egindako eskaintza batean agertzen dena, Ulia mendiari buruzko lehen erreferentzia historikoa kontsidera daiteke. Ulia mendia osotasunean hartuta, Pasaiako kanaletik Monpaseraino heltzen da, azken hamarkadotan, ordea, Bidebieta-Txintxerpe-San Pedro gainean dagoen mendialdea Mendiola izenez ezagutzen da, Mendiola baserri eta merendero ezagunetik hartua. Aipatu ere, Mendiola baserriaren izena ere nahiko berria dela, aitzina Gurutzeta deitzen baitzen eta jabe berriaren abizenarekin berrizendatu zen. Gurutzeta izena, bestalde, Mendiola gainaren veste izen batekin erlazionaturik dago, "Monte de las Cruces", XVIII. mendeko mapetan irakurri dezakeguna.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau