Denbora  5 ordu 13 minutu

Koordenatuak 1815

Noiz igoa 29 de marzo de 2018

Noiz egina marzo 2018

-
-
623 m
398 m
0
5,5
11
22,13 km

Bisitak 96, kokapena 1

Nondik gertu Undués de Lerda, Aragón (España)

Aragoiko Donajakue bideko etapa berria. Oraingoan Aragoiko azken herritik Nafarroako aurrenekora, Zangoza hain zuzen ere. Gaurko ibilbidea bukatzeko aldagai bat prestatu dugu, bide normala Rokafortera iristen da baina guk Ilunberriko arroila bisitatzeko asmoz, Liedeara gerturatuko gara bertatik Ilunberriraino joateko. Aukera hau politagoa da zalantzarik gabe.

Eguraldia oso kaskarra izan arren animatu egin gara hogeita bi kilometro inguruko ibilbidea burutzen, hori bai kapak eta aterkiak zenbait orduz paratu behar izan ditugu.

Ibilbidea eta altimetria.









Autobusak Undués de Lerdaraino eraman gaitu eta gaurko txangoa aurrekoa bukatu genuen leku beretik abiatuko da. Traste guztiak jarri eta ibiltzen hasi aurretik, eguzkiak bere izpiekin berotu egiten gaituenez, taldeko argazki batzuk egitea erabakitzen dugu, bada ez bada, iragarpenak arras txarrak dira eta.











Undues herriko zenbait etxe dotore ikusteko beta izango dugu donajakue bidearen aurren zati honetan zehar. Ertaroko aztarnak dituzten batzuk ikusgai izango ditugularik.















Herriko beheko zatian pista batetara pasako gara eta poliki poliki beheranzko bidea hartuko dugu, CV 684 errepideak daraman norantza antzeko batekin. Aurrerago errepidearekin topatu arte.







Segituan aurren bidegurutzea izango dugu, oraingoan ezkerreko aldeko bidexka batetara pasatuz, pistaren zati bat aurrezteko asmoz.







Beherago udako idorteak pairatzen duen errekatxo batetara hurbilduz, egia da gaurkoan ura nahikoa eramaten duela. Pistara berriz iritsi eta ezkerretik jarraitu beharko dugu. Arraroa bada ere zati honetan ez dago ikur gehiegirik eta beraz tentuz ibili behar da bide ez galtzeko.



















Zati honetan errepidetik gertu ibiliko gara. Aurrerago aldiz errepidearekin topatu eta zeharkatu beharko dugu pista batetik jarraitzeko.















Pista honetatik Aragoi eta Nafarroako eskualdeen arteko mugara iritsiko gara. Aragoiko zatian ohol baten bitartez markaturik dagoen bitartean, Nafarroa mugarri batekin adierazita dagoelarik.



















Apur bar aurrerago bertze bidegurutze bat dugu, oraingoan zuzen jarritu beharko dugu Arbea baserri edo korralizara eramaten duen asfaltaturiko pista batekin elkartu arte.















Zuzen jarraituko dugu pista hobeago batetatik, eta lokatsarik ez izatea estimatuko dugu gaurko eguraldiarekin.



Aurrerago gure eskuinera menditxo bat ikusgai izango dugu. Bertan erromatar garaiko jatorrizko herri eta ertaroan ustutakoa izango dugularik. Herri honen izena Ull omen zen.

 "Antiguo lugar navarro situado entre los caminos que desde Sangüesa llevan a Undúes y a Javier. Altozano conocido en época medieval como Puy d'Ull. En su base se han hallado restos cerámicos romanos de sigillata barnizados y con decoraciones en círculos y puntas de flecha, datables entre los ss. II y IV de nuestra era. En lo alto del cerro, cerámicas medievales atestiguan el traslado de la población en tiempos de inseguridad, figurando en el Fuero de Sangësa como Ul juxta Sangossa y Ul prop Sangossa. De su iglesia, dedicada a San Bartolomé, consta la reedificación efectuada en 1052 por Jimeno Galíndez; en 1085 el rey Sancho Ramírez la donó al monasterio de Leire. En 1117 Alfonso el Batallador concedió a los repobladores de Sangüesa los pastos de Ull y de Peña. Despoblado en el siglo XIV y trasladada su gente a Sangüesa, subsistió la iglesia como ermita perteneciente al municipio sangüesino".



Pistatik jarraitu eta aurrerago ezker aldetik abiatzen den pista batetara pasako gara. Honek Zangotzara hubilduko gaitu.



GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com.es/2018/03/undues-de-lerda-ilunberri.html
parquing

Arroilaren aparkalekua

Ilunberritik sarturik arroilaren aurretik dagoen aparkalekua. Ezer gutxi ordaindu behar da eta honela eskaintzen diren zerbitzuez gain arroila garbia mantentzeko aukera dago.
Waypoint

Arroilaren hasiera

Ilunberriko arroilaren hasiera. Errepidea bertan bukatu egiten da.
panoramica

EL IRATI geltokia

Irati tren zaharraren Ledeako geltokia zegoen lekua.
Waypoint

Errotonda

Zangotzaren bariantearen errotonda. Kontuz gainditu beharrekoa.
Intersection

GurutzeBIDE01 Ezker

Herria pista betetatik utziko dugu eta puntu honetan laburtzeko ezkerretik abiatzen den bidexkara pasako gara.
Intersection

GurutzeBIDE02 Ezker

Pistara iritsi eta ezkerretik jarraitu behar dugu.
Intersection

GurutzeBIDE03 Ezker

Bidegurutze honetan ere ezkerreko pistatik jarraitu behar da.
Intersection

GurutzeBIDE04 Zuzen

Errepidea gurutzatu behar da Donajakue bidea pistatik jarraitzeko.
Intersection

GurutzeBIDE05 Zuzen

Nafarrora sartu bezain pronto bidegurutze honekin topatuko gara. Zuzen jarraitu pistatik.
Intersection

GurutzeBIDE06 Zuzen

Asfaltaturiko pista baten bukaerara iritsi eta zuzen zeharkatu beharko dugu pista hobeago batetara pasatzeko. Gurutzatuko dugun pista Arbea baserri edo korralizara darama.
Intersection

GurutzeBIDE07Ezker

Ezkerreko aldetik abiatzen den bertze pistara pasatu.
Intersection

GurutzeBIDE08 Eskuin

Errepidetxo batekin topatuko gara eta oraingoan eskuin aldetik jarraitu beharko dugu.
Intersection

GurutzeBIDE09Eskuin

Eskuin aldera jarraitu bidegurutze honetan
Intersection

GurutzeBIDE10 Eskuin

Zubia igaro eta eskuinetik, errepidetik jarraitu behar dugu.
Intersection

GurutzeBIDE11 Zuzen

Kontuz puntu honetan. Donajakue bideak ezkerretik jarraitzen du, Rokaforte herrira iristeko baina gure kasuan Liedenara iristeko asmoz, errepidetik zuzen jarraitu beharko dugu. Hortaz bidearen aldagai bat da burutuko duguna.
Intersection

GurutzeBIDE12 Ezker

Zubia igaro eta aurreneko karrikatik ezkerretara egin behar dugu Iratiren bidera iristeko.
Intersection

GurutzeBIDE13 Ezker

Pistaren bueltatzo bat ekiditeko asmoz, puntu honetan ezkerretik zuhaitzak dauden zelai batera irtengo gara
Intersection

GurutzeBIDE14 Ezker

Berriz ere pistara atera eta ezkerretatik Irati trenaren bidea jarraitu.
fuente

ITURRI Zangotza

Zezen plazaren aldamenean iturri bat izango dugu.
fuente

Iturria Iratibidean

Irati tren bidean daukagun iturria da hau.
Zubi

Ledeako zubia

Irati ibaia zeharkatzeko errepideko zubia probestuko dugu.
Waypoint

MUGA taula

Aragoi eta Nafarroaren arteko mugan bi ikur topatuko ditugu. Aragoiko aldean ohol batean informazioa eta Nafarrokoan aldiz mugarri bat.
Anoa

Ostatua

Liedenako ostatu handia da. Ogitarteko bat hartzeko beta eskaintzen duena.
Erlijio-eraikina

SAN SALVADOR

San Salvador eliza erromanikoa. Aterpe ederra du XVI. mendean eraikia.
Erlijio-eraikina

Santa María

Santa Maria la Real eliza. Eraikin honen ataria penintsulako erromaniko eskultura hoberenetarikoak biltzen ditu.
Waypoint

Tunela

Errepidearen azpitik pasako gara Zangotzan barneratzeko
Tunel

Tunela 01

Arroilaren bukaeran, gure kasuan topatuko dugun aurren tunela. Luzeena da eta argia eramatea gomendagarria da. Hala ere argirik gabe zeharka daiteke.
Tunel

Tunela 02

Ilunberriko arroilara sartzeko, gure kasuan irteteko tunela da hau. Aurrekoa baina laburragoa da eta argirik gabe arazorik gabe zeharkatu daiteke.
Waypoint

Undués de Lerda

Undués de Lerda herria. Bertan dugu hasiera eta herriko karriketan zenbait etxe dotore bisitatzeko aukera ere.
Zubi

Zangotzako zubia

Metalezko zubi eder honek Zangotzarako sarbidea da.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau