-
-
1.167 m
637 m
0
3,9
7,8
15,62 km

Bisitak 32, kokapena 3

Nondik gertu Unzué, Navarra (España)

ALAITZ mendikatearen IPAR MENDEBALDERA , horretarako hasi gara Untzue herrian, herri erdian dago gezi bat peña Untzuera joateko, hasieran pista bat baina behin basoan sartunda bihurtzen da bidezidor bat ezpeleen artean eta batzuetan artadian ere bai, oso bide eramangarria, jarraitzen heldu gara tximine moduko ibilbide batera eta txistu batean gailurrean, oso eguraldi haizetsua eta jeitsi gara beste bidezidor batetik eta jarraian heldu gara Eoilko tokira, hemendik km pare bi.

Hauek utzi doguz kurba baten eta zeharkatu ondoren hesi bat jeitsi gara metro batzuk aurkitu arte PR bat eta trokatik doan errepidea.


Egin dogu bat "perretxiko bideagaz" eta hórrela jarraitu dogu heldu arte harri bola batzuetara eta hemdnik ezkerrera azkenengo egoera Bagadigorri egitera, zati hau benetan baso ilun bat da baina oso atsegina, bidea erreza eta gailurrean euria, behelainoa..

Mendiaren gangarretik joan gara egitera beste bat: Orrohaundi, hain eguraldi eskasagaz ez dogu euki aukerarik ezer ikusteko.


Heldu gara lautada antzeko batera eta hemendik aukera desberdinak baina hartun dogu ezkerrekoa egin barik Gorrontz…

ia Untzuen egon garenean ikusi dogu Peña Abrigoko bidea baina eguraldia ez da izan batere lagungarri eta ituuri haundi batetik heldu gara herrira.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta