Denbora  ordu bat 56 minutu

Koordenatuak 354

Noiz igoa 30 de septiembre de 2019

Noiz egina septiembre 2019

-
-
223 m
15 m
0
1,9
3,7
7,49 km

Bisitak 4, kokapena 1

Nondik gertu Ea, País Vasco (España)

Ibilbide honetan (PR-BI 170) hasikerea eta, batez be, amaierea dira interes berezia daben gune bakarrak, gainontzekoa eukalipto artean ibilten dalako. Jakina, eukaliptoen artean bada be, oinez ibilteak berezko balioa dau, zalantza barik.

Hasieran, aparkalekutik urtean eta atoan, ibai ertzeko baso sarri eta ederrean igaroko gara, eta amaieran, ostera be, ibai ertzeko basoan, burdinolaren urtegitxua edo antzira naturala emoten dauena idoroko dogu, eta burdinola bera, oso bazter polita. Bien artean eukaliptoak, basa-bide zabalaren alboetan.

Beharbada, gehiago merezi dau Erregearen bidea PR-BI 169 osotua (ikusi izen horretako ibilbidea, Olhabarria) eta PR-BI 170 hau batzea, PR-BI 169 laburra dan ezkero. PR-BI 169 amaitutakoan, osteratxua egingo genduke burdinolaraino, eta aurrera segiduko genuke harik eta porlanazko bideagaz bat egin arte. Eta, hondiño gogorik bada, udaletxe atzeko aparkalekutik PR-ari jarraitu eta beste osteratxu bat egingo genduke hasierako ibai ertzean zehar, harik eta eukaliptoakaz topo egin arte.

IKUSI-MAKUSI

- Goikoetxeako errekaren ertzeko basoa.

- Urtubiagako errotea eta burdinolea
Osorik ez dagoan arren, hondino elementu ugari geratzen dira, ikusgarriak, bisitea merezi dabenak.

XVIII. mendeko jardueraren ganeko datu asko dagoz, baina askoz lehenagokoa da zalantza barik. Izan be, XVI.mendeko dokumentu baten La Puebla de Hea-ko errotea eta burdinolea aitatzen dira. Ez dakigu Urtubiagak noiz itxi eutsan behar egiteari, XIX.mendean arean be.
Informazino gehiago:www.euskonews.com/0645zbk/gaia64501es.html

- Ea herria.
Herri-guneak eta kaiaren inguruak osteratxua merezi dabe, txoko miresgarriak gorde ditu-eta, batez be zubien inguruan. Arrantzaleek eregitako etxeak desagertu badira ere, hondino badagoz batzuk ikusteko koduan. Ateburuen arabera, XVIII. mende erdialdekoak dira gehienak: Urrutia Etxea (1774), Abaitua Etxea, Etxeandi, Bedarona Etxea (1790). XIX. mendeko etxeak ugariagoak dira, hala nola Zabala Etxea (1807).

Ibaiaren bokalea be ez da galtzekoa.

EA ELIZATEA, HISTORIA APUR BAT

Natxituako parrokia Ibarrangelukoa izan zan XV.a arte, orduan banandu zan eta. Bedarona, barriz, Lekeitiko eleizatekoa izan zan Erdi Aroan, 1325. urteko dokumendu baten arabera, uribilduari uri-karta emon baino lehen.

Ea XVI. mendean sortu zan, Ereñoko, Bedaronako eta Natxituako arrantzaleak Eako ibaiak eratzen dauen kai naturalean egonleku iraunkorra sortu ebenean, baina eleizate izan barik. Hasieran ibaiak bitan zatitzen eban herria; zati horietako bat Bedaronako elizatearen lurretan egoan eta bestea Natxituako elizatean. Horregaitik Eak bi parrokia-eleiza ditu. Bakoitza ibaiaren alde baten dago eta zubi batek batzen ditu. Eleizen parean dagoan zubiaz ganera, herriko kaleak batzen dituen beste hiru zubi daude.

Ea XIX. mendera arte ez zan udala izan, hau da, Eako kaiak bi eleizateek baino botere eta bizilagun gehiago lortu arte. Halanda ze, 1884.ean, Bedaronako eta Natxituako udalak batu ziran, eta udalerri barriari Ea izena jarri eutsen.

Herri euskalduna izan da oraintsu arte. Azken aldian herrian ibili nazanean erdera nagusi izan da nire belarrietan, eta udaletxe aurreko tabernako andre gazteak “ogia” be ez dau ulertu, Gure Esku Dago kartela erdian jarrita. Seguruenik, beste herritak askok euskalduntasunari deutsoe, euskeraz bizi gura dabe, horixe badago-eta “bere esku”.

Goian esandakoez ganera, honeek be ikusi daikezuz Eako udalerrian:

- Baserria
Baserri esangura honegaz darabilt: landa-eremua, herritik kanpoko auzoa.
Hasieran esan dogun lez, landa-eremu ederra dau Ea-Natxituak. Arkitektura tradizionalaren eredu dira asko, esate baterako, Bedaronako Dendarikua baserria.

- Beseleizak
San Bartolome (Bedarona), Santa Agueda (Natxitua) eta Atalaia (Ea).

- Eleizak
-Jesusen Andra Mariren parrokia. Jatorriz errenazimendukoa, gero barrokoan barriro eregia.
-San Juan Bataiatzailearen parrokia. Hau be hasieran errenazimendukoa eta gero barrokoa.
-Kontsolazioko Andre Mariaren parrokia (Natxitua). Gehiena neoklasikoa dan arren, osagai errenazentistak daukaz, esaterako, alboko atea eta alde bereko leiho bi. Ikusten dan gehiena 1883tik aurrerakoa da.
-San Pedroren parrokia (Bedarona). Eraikuntza handia da, XV. edo XVI. mendekoa, iturriaren arabera, baina oso gaurkotuta dago.

- Algarreta torretxea (Bedarona)

- Ogellako itsas-rasa (Bedarona). Garrantzitsua Bizkaiko eremuan. Interes ekologiko handikoa, itsasoko fauna eta flora bizileku aparta. Garrantzitsua da Fucus chalonii itsasbedar (alga) endemikoa.

- Erromatar garaiko estela. Kristo osteko I. mendeko giza itxurako estela bat da, Natxituan aurkitutakoa, Bizkaian ohikoa ez dana. Aurrealdean giza itxurako irudia dauka. Adituen arabera bertoko biztanleen artelana da, ageriko erromatar eragina dauen arren. Baina ikusi gura badozu, Bilboko museo arkeologikora jo beharko dozu.
Waypoint

0000047

Waypoint

Ibai ertzeko basoa 1

Waypoint

Ibai ertzeko basoa 2

Waypoint

Urtubiagako errotea eta burdinolea

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau