Denbora  3 ordu 21 minutu

Koordenatuak 1009

Fecha de subida 3 de mayo de 2015

Fecha de realización mayo 2015

-
-
792 m
456 m
0
2,1
4,2
8,5 km

Bisitak 910, kokapena 24

Nondik gertu Araotz, País Vasco (España)

Oñatiko Araotz auzoan hasi eta bukatzen da "Uraren senda" izena duen ibilbide zoragarri hau. Araotzeko eliza eta frontoiaren aldamenean kotxea utzita, marra zuri eta horiei jarraituz egingo dugu ibilbide osoa.
Ibilbidearen hasiera baserri artetik igarotzen da eta bi kilometro inguru ibili ondoren Aitzulora iritsiko gara. Handik, ote artetik aldapa gora jarraituko dugu ikuspegi ederraz eta saien konpainiaz gozatuz. Laster ur depositura iritsiko gara eta hemendik Ugastegirainoko ibilaldia egingo dugu ubidearen gainetik. Ugastegiraino iritsi aurretik, gu pasatzerakoan mugituko den altzairuzko zubitik pasako gara.
Ugastegin denbora izanez gero, Orkatzategi mendiaren tontorrera joan gaitezke, bertatik Urkuluko ikuspegia ikusteko. Amaitzeko Ugastegitik Araotzerako bidea, malda handia duen hormigoizko pistatik jaitsiz egingo dugu.
Araotzeko eliza eta atzean Andarto mendia.
Aitzulora bidean Aloñaren ikuspegia.
Aitzulo.
Eskubian Aloña eta erdian Txindoki dituen ikuspegia.
Ur enbalsea.
Altzairuzko zubia.
Behorrak Ugastegin eta atzean Udalaitz.
Ugastegi eta Santakrutz baseliza.
Araotzeko eliza.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta