-
-
992 m
848 m
0
5,0
10
20,09 km
Ikusita 37 aldiz, jaitsita 1 aldiz
Nondik gertu: Olazagutía, Navarra (España)
(2018-09-02) Egun pasako mendi ibilaldia Urbasako mendi gainaldean.
Txangoa Urbasako Kanpinean abiatzen da eta hemendik Agileta (994m) muinora igotzen gara, gero hegoaldeko sendatik jeitsiko gara zelaigune zabalera eta ekialderako norabidean jarraituko dugu, tarte honetan ibilbidea nahiko laua da.
Ondoren zenbait trikuharri ikusteko bidea jarraituko dugu, Armorkora Txikia trikuharria, Armorkora Haundia trikuharria, Armorkora zutarria, La Cañada trikuharria eta Artekosaro trikuharria lotzen dituen bidezidorrean zehar ibiliko gara, esan behar da hauek Urbasako mendialdean dauden trikuharri handien eta ikusgarrienetakoak direla.
Hona arteko bidean goiza egin dugu eta zerbait jan eta atsedenaldi bat hartu ondoren itzulera bideari ekingo diogu. Lehenik Urederrako begiratokira hurbilduko gara eta ondoren Urbasako zelai zabal zeharkatuko dugu Hego-Iparmendebal norabidean Gortasoro aldera, hemendik jadanik azken ordua besterik ez zaigu gelditzen Kanpineko abiapuntura itzultzeko.
Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.

Nahi izanez gero iruzkin bat utzi edo baloratu ibilbide hau
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak