Denbora  2 ordu 51 minutu

Koordenatuak 1281

Fecha de subida 14 de abril de 2017

Fecha de realización abril 2017

-
-
462 m
149 m
0
2,8
5,5
11,05 km

Bisitak 755, kokapena 3

Nondik gertu Landarbaso, País Vasco (España)

Barrengoloiako atsedengunetik abiatu eta berehala porlanezko errepidea hirutan zeharkatzen duen bide balizatuan zehar igotzen hasiko gara Idoia jatetxearen ondora ailegatu arte. Gertu ikusiko dugun metalezko langa pasa eta pista zabalean zehar erraz helduko gara Malbazarrera. Aldurara doan bidea ezker aldera utzi eta zuzen segituko dugu bide lauan zehar. Itzulerako erabiliko dugun bidea gure ezkerrera utziz, eukalipto eta pinu artean Pagosardeko atsedengunera iritsiko gara. Aterpea eta urmaela bertan. Bide balizatutik aurrera egin eta berehala Urdaburura igotzeko markatzen duen egurrezko hesola ikusiko dugu. Gora-beheratsua den bide zabala pinudi trinkoen artean murgiltzen da eta soilik Lizarregiko zabalera iristean ikuspegia zabalduko zaigu.

Untzegiko leporantz bideratuko ditugu gure urratsak eta bertara iristean Oberango basoak gure eskuinera utzita, Urdaburu mendiaren magalean hedatzen den pagadi bikainean sartuko gara xenda eroso jarraituz. Errekasto batzuk zeharkatu eta berriro Pagosardera itzuliko gara. Seinale zuri eta horiek hasieran pagadian eta gero eukalipto zuhaitzen ondotik eramango gaituzte. Xenda estu batek Malbazarreko gainera eramango gaitu, baina lehenago izen bera duen urmaelera hurbilduko gara bidetik metro batzuk igota.

Abiapuntura itzultzeko etorritako bidea errepikatzea besterik ez dugu egin behar, Idoia jatetxera jaitsi eta segidan Barrengoloia atsedengunera.
  • argazkia Pagosarde
Pagosarde
  • argazkia Untzegiko lepoa
Untzegiko lepoa

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta