-
-
1.165 m
535 m
0
3,6
7,3
14,51 km

Ikusita 1137 aldiz, jaitsita 36 aldiz

Nondik gertu: Urigoiti, País Vasco (España)

Hasi gara ibiltzen Urigoiti (Orozko) gainean dagoen aparkalekutik, gure aurrez Itxinako hormak, lehenengo 500m aldapa gora bide sendo batetik, jarraitu ezkero aurrera bidea doa Atxulaur aldera horregaitik sartzeko Itxinan Atxaragaunetik hartun behar da eskumatik doan pista bat heldu arte Aldabide ur-jauzira.

Hemen hartun beharrean urbidea obeto da igotea pixka bat eta jarraitu bidezidor bat ikusi arte gure ezkerrean borobil gorri bat , hemendik hasi gara igoten eta jarraitzen marrak eta harri-bolak heldu gara Atxaragaun lepora , esan behar da aldapa gogorra dala baina arrisku bakoa.

Lepotik ezkerrera jarraitzen marra gorri batzuk (kolorea ia ia desagertua) eta horrela egin dogu Aitzkorrigan; gure aurrean Itxina osoa (basoa, hatxak, kobak….).

Berriz jarraitzen harri-bolak eta marra gorria heldu gara Superlegor kobazulora (hona heltzeko esan behar da bidegurutzen baten nahiko ondo ikusten dana hartun behar da eskumara), berriz etorri behar da bidegurutzera eta orain hurrengo gunea Atxulaurreko begia.

Hemendik bide zidor oso ondo ikusten dana joateko Kargalekura, hemendik aukera dago joateko Lekanda egitera edo Arrabako landatara, eta baita ere Neberabarrira.

Berriz bidezidorra ondo zapalduta eta harri-bolagaz josita egin dogu Neberabarri edo Orozkoko izoztegia eta gero Itxingoteko lepoa.

Hemendik gure eskumara eta jarraitzen marra gorriak egin dogu Altipitatx.

Orain dator jeitsiera luze bat eta konbeni da aurkitzea dagoen bidezidor bat heltzeko Sintxitako urbidera , orain 3 km Itxinako hormaren parez parez eta urbiderako egin ebien bidetik heldu arte Aldabideko potzura.

Hemendik aurrera lehen esan doguna heltzeko aparkalekura.







Waypoint

Urigoiti

24-JUN-15 8:02:02
Waypoint

Gurutze (eskumara)

24-JUN-15 8:13:32
Waypoint

Aldabide ur-jauzia

24-JUN-15 8:41:46
Waypoint

Hasi igoera

24-JUN-15 8:50:08
Waypoint

Igoera zuzena

24-JUN-15 9:06:31
Waypoint

Atxaragaun lepoa

24-JUN-15 9:47:09
Waypoint

Aitzkorrigan

24-JUN-15 10:00:56
Waypoint

Bide gurutze

24-JUN-15 10:55:56
Waypoint

Superlegor koba

24-JUN-15 11:01:01
Waypoint

Atxulaur gunea eta zuloa

24-JUN-15 11:30:36
Waypoint

Kargaleku (Arrabako atea)

24-JUN-15 12:54:21
Waypoint

Orozkoko izoztegi

24-JUN-15 13:22:00
Waypoint

Altipitatx

24-JUN-15 13:57:14
Waypoint

Itxianko atea

24-JUN-15 14:14:56
Waypoint

Ur Bidea

24-JUN-15 14:55:04
Waypoint

Aldabide potzua

24-JUN-15 15:33:02
Waypoint

Urigoiti

24-JUN-15 16:04:14

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau