Denbora  2 ordu 54 minutu

Koordenatuak 1015

Fecha de subida 1 de mayo de 2016

Fecha de realización mayo 2016

-
-
266 m
-82 m
0
2,0
4,1
8,14 km

Bisitak 997, kokapena 23

Nondik gertu Elizalde, País Vasco (España)

Etxetik gertu dagoen Beloaga gazteluaren hondarrak ikustera joan gara. Aspaldi genuen bertaratzeko asmoa eta gaur ordu pare bat soilik genuenez, motxila eta argazki kamara soinean hartu eta bertara joan gara. Oiartzungo Elizalden eman diogu hasiera ibilaldiari, San Esteban plazatik hain zuzen ere. Gurutze-bidea segituz, Arkaleko tontorrera igo gara eta segidan Trapada aldera jaisten hasi gara. Miakazarra baserriaren ondora heltzean, errepidea gurutzatu eta Arkaleko haitzak inguratuz Arkaitzpelora iritsi gara. Gandorra utzi eta Beloagako gaztelura zuzentzen bidea hartu dugu. Gain aldera iristean, bertatik zabaltzen den ikuspegia paregabea da, ez naiz batere harritzen leku honetan gaztelu bat eraiki izana. Luze joko nuke gazteluari buruz azalpen zehatzak ematen, beraz biziki gomendatzen zaituztet hemen KLIK egin eta informazio zehatza eskuratuko duzue. https://sites.google.com/site/beloagabizirik/Home

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
http://askemikel.blogspot.com.es/2016/05/urkabetik-beloagara.html

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta