Iraupena  2 ordu 14 minutu

Koordenatuak 694

Noiz igoa 19 de abril de 2016

Noiz egina abril 2016

  • Balorazioa

     
  • Informazioa

     
  • Erraza jarraitzeko

     
  • Ingurunea

     
-
-
819 m
389 m
0
1,9
3,8
7,51 km

Ikusita 1453 aldiz, jaitsita 49 aldiz

Nondik gertu: Aiastia (San Migel), País Vasco (España)

Eguraldi eder hau aprobetxatzeko asmoz osteratxo bat egitea bururatu zait. Horretarako, Elgoibar eta Etxebarria lotzen dituen GI- 2636 errepideko 6. kilometroan gutxi gora behera hasi dut gaurko ibilbidea, URKAREGI mendatean hain zuzen ere.

GR baten marka zurigorriei jarraituz joan naiz hasieran.
Txakur ugari dauden baserri baten ondoko atetik pasa behar da:



Zaldiak aurkitu ditut landan, tentsio altuko kableen azpian:



Etxebarria eta Elgoibar arteko mugarria:


Handik gutxira, bidea lokazten hasten da eta pago eder baten ondotik doa GR bidea:


Atetxo bat zeharkatu ondoren, laster pinudian zehar jarraitzen du nire bideak:


GR 121 markei adi egon behar bidegurutzeetan!




Azken argazki horretako bidegurutzetik 200 metro eskasera, GR seinaleak ahaztu eta Kanpaizuloko tumulua aurkitu nahirik, pinuz estalirik dagoen tontorrera igo dut zuzenean, bidexkarik gabeko basoan zehar:


Azkenik, Goikonekogana tontortxora iritsi eta beheraka noala, Eusko Jaurlaritzak jarritako seinale batekin egin dut topo: "Kanpaizulo Tumulua".


KANPAIZULO TUMULUA, (Koordenatuak WGS84(30T): 544726, 4786731)
Kalamuako estazio megalitikoaren hiru monumentuetako bat da. 20 metroko diametroa duen trikuharri bat da. Erdialdean 4 metroko diametroa eta metro erdiko sakonune bat dauka, baita beste zulo batzuk ere.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.
J. San Martínek aurkitu zuen 1952an. Galdu zela pentsatu zen baina L.Del Barriok berriz aurkitu zuen 2002an.

Kanpaizulo lepora heltzean, GR bidetik irtenda, Iru Iturrira noa ur pixkat edatera:

Iturri hau Elgoibarko Morkaiko mendi elkarteak berriztatu zuen 1954. urtean.

Iturritik berriro bidegurutzera noa eta hemen, GR 121 bidea ahaztu eta Kalamuara noa zuzen zuzenean, zuhaitzik ez dagoen ingurune batetik. Pista zabala da hasiera eta bidexka gero:


Kalamua azpian beste monumentu megalitiko bat dago: OLABURU trikuharria
(Koordenatuak WGS84(30T): 544181, 4786201)

8 metroko diametroa eta 0,70 m-ko garaierako tumulua duen trikuharri bat da. Erdialdean 2,50 m-ko diametroa eta 0,45 m-ko sakonera duen sakonune bat dauka.
Ez ibili trikuharri oso baten bila! Ez baita ganbaren inongo aztarnarik gelditzen gaur egun.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako ofitak dira.
Joxemiel Barandiaranek 1934an aurkitu eta gero, Telesforo Aranzadirekin batera induskatu zen 1934an , baina ez zuten inolako materialik aurkitu.

Olaburu dolmena zegoen lekutik panoramika ederra da oso: Lea Artibai, itsasoa, Elgoibar....
Igoera konstante batean Kalamuako tontorrera iritsi naiz:


Kontrako norabidetik jaitsi naiz Garagoitxi eta Kalamua arteko lepora. Handik, GR bidea txintxo-txintxo jarraitu dut nire gaurko ibilbidearen hasiera puntora bueltatu arte:


Oso bide zati politak daude, ondo markaturik:


OHARRA: Kalamuako estazio megalitikoaren azken monumentua Diruzulo trikuharria da, pena gaur bisitatzeko denborarik ez izana...

----------------------INGURUKO BESTE IBILBIDE BATZUK:--------------

SALLOBENTEKO SEKRETUAK

IXUA - URKO - AKONDIA - GARAGOITXI

KARAKATE

Ikusi gehiago external

Atea

Atea

Atea
Bidegunea

GR 121

GR 121
Zuhaitza

Pagoa. Haya

Pagoa. Haya
Atea

Erromara

Erromara
Bidegurutzea

Eskumara

Eskumara
Bidegurutzea

Ezkerrera

Ezkerrera
Bidegurutzea

GR utzi. Ezkerrera jo

Bidegurutzea

Gora! Eskumara!

Gora! !
Bidegurutzea

Gora! ! Eskumara

Hondakin arkeologikoak

KANPAIZULO Tumulua

Tumulua ARANZADI FITXA Se trata de un túmulo de unos 20 m de diámetro y una altura máxima de 1,50 m. Presenta una depresión central de 4 m de diámetro por 0,50 m de profundidad, así como varios agujeros resultado de extracciones de material. Los materiales utilizados en la construcción de la estructura son basaltos del terreno. Fue descubierto en 1952 por J.San Martín. Dado por desaparecido, L.Del Barrio lo volvió a localizar en 2002.
Bidegurutzea

Pista

Bidegurutzea

GR berriz topo

Iturria

Iturria

Iturria
Bidegurutzea

Hemendik

Hemendik
Ikuspegia

Markina

Markina
Hondakin arkeologikoak

Dolmen OLABURU

Se trata de un dolmen que presenta un túmulo de 8 m de diámetro y una altura de hasta 0,70 m. Tiene una depresión central de 2,50 m de diámetro y 0,45 m de profundidad, no conservando hoy en día ningún vestigio de la cámara dolménica. Los materiales utilizados en la construcción de la estructura son ofitas del terreno. Descubrimiento: Localizado por José Miguel de Barandiaran en 1.934. Historia de las investigaciones: Fue excavado por Telesforo de Aranzadi y José Miguel de Barandiaran en 1.934. La excavación no aportó material alguno.
Gailurra

Kalamua

Kalamua
Lepoa

GARAGOITXI

GARAGOITXI
Bidegurutzea

Ezkerrera

Ezkerrera
Bidegurutzea

Eskuma. GR121 segi

Eskuma. GR121 segi
Bidegunea

Galtzada

Galtzada
Bidegurutzea

Eskumara kurba

Eskumara kurba
Bidegurutzea

Ezkerrera

Ezkerrera
Bidegurutzea

GR 121 segi (buelta)

Bueltako bidea GRtik formal formal jarraitu dut
Bidegunea

Urkaregi Gi 2636

4 iritzi

Nahi izanez gero edo ibilbide hau